Hasiera » Heziketa Zikloak » Mikroinformatika Sistemak eta Sareak

Mikroinformatika Sistemak eta Sareak

Gizarteak dituen behar berrietara egokitzeko gure ikasleek ondorengo gaitasunak bereganatuko dituzte: ordenagailuak muntatu, sistema eragileak instalatu, sare lokalak konfiguratu, zerbitzarietan Internet zerbitzuak mantendu eta web-aplikazioak kudeatu.

Titulazio ofizial honekin honako hauek ikasiko dituzu:

  • Ekipoak eta periferikoak muntatu, instalatu eta konfiguratu.
  • Mahaigaineko eta zerbitzariko sistema eragileak (GNU/LINUX eta Windows inguruneak) instalatu eta mantendu.
  • Sare lokalak (kableatua, rack-ak, proxy-ak, suebakiak, sarbide puntuak) instalatu, konfiguratu eta mantendu.
  • Zerbitzarietan Interneteko zerbitzuak (DNS, direktorio aktiboa, DHCP, terminal server, SSH, FTP, Proxy-cache, IIS, Apache) instalatu eta mantendu.
  • Web-aplikazioak (HTML-CSS, moodle, wordpress, sare sozialak, mailchimp ) konfiguratu eta kudeatu.
  • Informatika-sistemetan segurtasun neurriak ezarri.

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Ziklo honekin edozein goi-mailako ziklo bat egin dezakezu.
  • Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
  • Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
  • Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.

FAMILIA: Informatika eta komunikazioak
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)

1. MAILA

Lanbide moduluak:

0221. Tresneria muntatzea eta mantentzea (231 ordu)

0222. Postu bakarreko sistema eragileak (165 ordu)

0223. Bulegotika-Aplikazioak (231 ordu)

0225. Sare lokalak (231 ordu)

0226. Informatika – segurtasuna (99 ordu)

E100. Ingeles teknikoa (33 ordu)

2. MAILA

Lanbide moduluak:

0224. Sareko sistema eragileak (168 ordu)

0227. Sareko zerbitzuak (189 ordu)

0228. Web-Aplikazioak (105 ordu)

0229. Laneko prestakuntza eta orientabidea (105 ordu)

0239. Enpresa eta ekimen sortzailea (63 ordu)

0231. Lantokiko prestakuntza (380 ordu)

Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

Titulua eskuratu ondoren honako hiru aukera hauek dauzkazu:

 1. Formatzen jarraitu

Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak erdi mailako tituluak aukera ematen dizu:

  • Goi mailako edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.
  • Erdi mailako beste edozein lanbide heziketa ziklora zuzenean sartzeko.

Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak zikloaren jarraipen gisa goi mailako ziklo hauek gomendatu daitezke Harrobian jarraitzeko:

  • 3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak.
  • Marketina eta publizitatea.

Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak zikloaren jarraipen gisa goi mailako ziklo hauek gomendatu daitezke beste zentro batean:

  • Sareko informatika sistemen administrazioa.
  • Plataforma anitzeko aplikazioen garapena.
  • Web aplikazioen garapena.
  • Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.

Profesionaltasun-ziurtagiriak:

  • “Informatika eta komunikazioak” familian besteak beste.
  • Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.

2. Lanean hasi

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.

Ikastolak, enplegu agentzia moduan, arloko enpresen lan eskaintzak kudeatzen ditu.

Aurki ditzakezun lanbide nagusien artean, honako hauek azpimarra daitezke:

  • Informatika-sistemen teknikaria.
  • Ekipo informatikoak instalatzeko eta konpontzeko teknikaria.
  • Urrutiko laguntzaile teknikaria (erabiltzaileen laguntza zentroetan).

3. Lana eta formazioa uztartzea

Lanaldi partzialean lan egiten duten askok eta askok ikasten jarraitzen ohi dute.

A. Bete beharreko baldintzak:

  • DBHko laugarren maila gaindituta izatea
  • Erdi mailako sarbide-proba gaindituta izatea
  • Teknikari tituluren bat izatea; hala nola, LH1 teknikari laguntzailea, BBBko 2. Maila, REM edo baliokiderik

B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:

  • NANaren originala eta 2 fotokopia
  • Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), DBH, Erdi maila, Erdi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.

C. Nola egiten da aurrematrikula:

  • Data: Maiatzaren 6tik 24 ra.
  • Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
  • On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
  • Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
  • Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.

*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.

D. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:

  • Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
  • Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota.

E. Prezioak (2024-2025):

  • Matrikularen kostea 100 eurokoa izango da.
  • 120 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.

F. Arautegi Orokorra:

 

 

 

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.