Hasiera » Heziketa Zikloak » Marketina eta publizitatea

Marketina eta publizitatea

Lanbide dinamikoenetako eta sortzaileenetako batean ikasi eta nabarmendu zaitez enpresa-sektorean bereizgarri diren estrategiak sortuz. Gradu hau ikastea enplegagarritasunaren eta profesionalizazioaren alde egitea da, hazkunde handia
izaten ari den arlo sortzaile batean. Marketin digitaleko baliabide espezializatuak eta software aurreratua ikasiko dituzu, erabakiak hartu beharko dituzu, publizitate agentzia batean lan egiten den modu berean jardungo duzu, bezero errealekin eta Agile metodologiapean, enpresa berritzaileenek diharduten moduan. Harrobian marketin sektoreko ziurtagiriak eta ezagupenak erdietsiko dituzu, hala nola, Google Analytics, Mailchimp, Hubspot, Clientify, SEO, Google Ads, eta abar. Ikasleen lanak ikust ditzakezu marketina.harrobia.net

Lan-aukerak:

  • Community Manager eta marketin digital teknikaria.
  • Publizitate agentzietako langilea.
  • Komunikazio teknikaria.
  • Merkatu ikerketa eta iritzi publikoan teknikaria.
  • Ekitaldien antolatzailea.
  • Marketin eta publizitate teknikaria erakundeetan.
  • Harreman publikoetako teknikaria.
HARROBIA balio erantsi gisa:
  • Zikloa %100ean euskaraz.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa.
  • ETHAZI eredua: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
  • HABEren C1 mailako euskara azterketa prestatzeko 120 ordutako ikastaroa.
  • Ingelesez ahozko komunikazioa hobetzeko 60 ordutako doako ikastaroa.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera (Prestakuntza Dual Intentsiboa).
  • Prestakuntza duala atzerrian egiteko aukera (ERASMUS+).
  • Ikastolako enplegu agentzian izena emateko aukera.
  • Ikasketak bukatzean Lehen Aukera kontratua izateko aukera.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza (URRATS BAT).

FAMILIA: Merkataritza eta Marketina
TITULUA: Goi-teknikaria
IRAUPENA: 2000 ordu (2 ikasturte)
HIZKUNTZA: Euskara
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

1. MAILA

Lanbide moduluak:

0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa (198 ordu)

0930. Marketin-politikak (198 ordu)

0931. Marketin digitala (198 ordu)

1665. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (60 ordu)

1708. Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna (30 ordu)

1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I (120 ordu)

0179. Ingeles profesionala (60 ordu)

E201. Ingeles aurreratua (105 ordu)

Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (16 egun)

2. MAILA

Lanbide moduluak:

1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea (140 ordu)

1008. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak (80 ordu)

1009. Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolamendua (100 ordu)

1010. Merkataritza-ikerketa (132 ordu)

1011. Merkataritza-ikerketako landa-lana (80 ordu)

1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea (100 ordu)

1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta (100 ordu)

1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II (63 ordu)

Hautazko modulua (84 ordu)

1012. Modulu arteko proiektua (50 ordu)

Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (60 egun)

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea (Giza eta Gizarte Zientziatako Batxilergotik lehentasuna daukate).
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana (A taldea).

 B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:

  • NANaren originala eta 2 fotokopia
  • Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), Batxilergo, Goi Maila, Goi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.

 C. Nola egiten da aurrematrikula:

  • Data: Maiatzaren 5etik 23 ra.
  • Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
  • On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
  • Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
  • Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.

*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.

D. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:

  • Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
  • Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota..
  • Ziklo honetan, Giza eta Gizarte Zientziatako Batxilergotik datozen ikasleek lehentasuna dute.

 E. Prezioak (2025-2026):

  • Matrikula: 150 euro.
  • Kuotak: 140 euro. 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean. Heziketa zerbitzu osoaz gain, kuoten barruan daude, besteak beste:
    • Eskola-asegurua eta istripuen asegurua.
    • Modulu bakoitzeko apunteak fotokopietan edo formatu digitalean.
    • Ekintza osagarriak (irteerak eta hitzaldiak).
    • Orientazioa eta enplegu agentzia.

F. Arautegi Orokorra:

BIKAIN!

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.