Kirol Instalazioen Irisgarritasuna eta Kontserbazioa
Profesional honek besteren kontura lan egiten du esparru publikoan zein pribatuan, gimnasioetan, kirol-federazioetan, igerilekuetan, ur-parkeetan, turismo aktiboko enpresetan, hoteletan, bainuetxeetan, ikastetxeetan eta antzeko kirol-instalazioetan, arduradun batek gainbegiratuta.
Lan-aukerak:
- Kirol-instalazioetako erabiltzaileen laguntzailea.
- Kirol-instalazioak kontrolatzeko laguntzailea.
- Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
- Kontrol- eta mantentze-lanetako laguntzailea.
- Posta sailkatzailea eta banatzailea.
- Ikastetxeetako eta kirol-instalazioetako atezaina.
- Aretoetako edo igerilekuetako mendeko langilea.
- Txartel-saltzailea.
HARROBIA balio erantsi gisa:
- Zikloa %100ean euskaraz.
- Banakako tutoretza eta orientazioa.
- ETHAZI eredua: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
- HABEren C1 mailako euskara azterketa prestatzeko 120 ordutako ikastaroa.
- Ingelesez ahozko komunikazioa hobetzeko 60 ordutako doako ikastaroa.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera (Prestakuntza Dual Intentsiboa).
- Prestakuntza duala atzerrian egiteko aukera (ERASMUS+).
- Ikastolako enplegu agentzian izena emateko aukera.
- Ikasketak bukatzean Lehen Aukera kontratua izateko aukera.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza (URRATS BAT).
FAMILIA: Gorputz eta Kirol Ekintzak
TITULUA: Oinarrizko Profesionala
IRAUPENA: 2000 ordu (2 ikasturte)
HIZKUNTZA: Euskara
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
1. MAILA
Lanbide moduluak:
3148. Jarduera fisiko eta kirol-jardueretako instalazioak antolatzea eta erabiltzaileentzat irisgarri izatea
(99 ordu)
3149. Laguntza ematea, espazioak eta jarduerak antolatzeko eta materialak banatzeko (231 ordu)
3150. Matxurak konpontzea, eta tresnak, altzariak eta abarrak ordeztea (165 ordu)
3151. Kirol-instalazioetan oinarrizko prebentzio-eragiketak egitea (132 ordu)
3159. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala (66 ordu)
3161. Komunikazioa eta gizarte zientziak I (132 ordu)
3163. Zientzia aplikatuak I (132 ordu)
Turetza (25 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (16 egun)
2. MAILA
Lanbide moduluak:
3003. Oinarrizko administrazio-teknikak (144 ordu)
3004. Artxibatzea eta komunikazioa (120 ordu)
3005. Bezeroen arreta (96 ordu)
3162. Komunikazioa eta gizarte zientziak II (168 ordu)
3164. Zientzia aplikatuak II (126 ordu)
3160. Modulu arteko proiektua (25 ordu)
Tutoretza (25 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (60 egun)
- HARROBIAko erdi-mailako ziklo batera promozionatu:
- Beste ikastetxe bateko erdi-mailako ziklo bat ikastea (hemen eskaintza osoa).
- Kirol irakaskuntzak egitea (Surf, Igeriketa, Waterpoloa…).
- Ziurtagiri profesionalak egitea (Jarduera Fisikoak eta Kirolak).
- Zure enpresa sortzea (Urrats Bat).
- Besteren kontura lan egitea
A. Bete beharreko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa) eta IRAKASLE BATZORDEAREN PROPOSAMENA.
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Data: Maiatzaren 5etik 23 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota eta koadroan dauden irizpideak.
E. Prezioak (2025-2026):
- Matrikula: 50 euro.
- Kuotak: 110 euro. 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean. Heziketa zerbitzu osoaz gain, kuoten barruan daude, besteak beste:
- Eskola-asegurua eta istripuen asegurua.
- Modulu bakoitzeko apunteak fotokopietan edo formatu digitalean.
- Ekintza osagarriak (irteerak eta hitzaldiak).
- Orientazioa eta enplegu agentzia.
F. Arautegi Orokorra:

