Egokitze Fisikoa
Titulu honen konpetentzia orokorra da egokitzapen fisikoko programak planifikatzea, prestatzea, koordinatzea, garatzea eta ebaluatzea, erabiltzaile mota guztientzako eta praktikatzeko eremu desberdinetarako (uretarako, fitness aretorako, erabilera anitzeko gelarako), jarduerak dinamizatuz eta bizi-kalitatea eta osasuna hobetzera bideratuz, segurtasuna bermatuz eta kalitate-irizpideak aplikatuz, bai prozesuan bai zerbitzuaren emaitzetan.
Gainera gaitasun hauek lortuko dituzu:
- Uretako instalazioetako soroslea
- Eskola Kiroleko Monitore Laguntzailea
Lan-aukerak:
- Kirol Zuzendaria egokitzapen fisikoko jardueretan eta kirol-zentroetan.
- Entrenatzaile pertsonala.
- Kirol-eskolako entrenatzailea, profil profesionaleko jardueretan.
- Ur-instalazioetako soroslea.
- Kirol-monitorea:
- Taldeentzako edo banakako egokitzapen fisikoko jarduerak.
- Musikarekin egiten diren jarduerak.
- Kolektibo berezientzako egokitzapen fisikoko jarduerak.
- Gimnasia leunak eta gorputz-zaintzako jarduerak.
- Ur-jarduera fisikoak eta igeriketa.
- Eskolaz kanpoko jarduerak (txikiritmo, aerobic…).
- Zikloa %100ean euskaraz.
- Banakako tutoretza eta orientazioa.
- ETHAZI eredua: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
- HABEren C1 mailako euskara azterketa prestatzeko 120 ordutako ikastaroa.
- Ingelesez ahozko komunikazioa hobetzeko 60 ordutako doako ikastaroa.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera (Prestakuntza Dual Intentsiboa).
- Prestakuntza duala atzerrian egiteko aukera (ERASMUS+).
- Ikastolako enplegu agentzian izena emateko aukera.
- Ikasketak bukatzean Lehen Aukera kontratua izateko aukera.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza (URRATS BAT).
FAMILIA: Gorputz eta Kirol Ekintzak
TITULUA: Goi-teknikaria
IRAUPENA: 2000 ordu (2 ikasturte)
HIZKUNTZA: Euskara
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
1. MAILA
Lanbide moduluak:
1136. Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea (198 ordu)
1149. Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak (198 ordu)
1151. Egokitzapen fisikoa uretan (198 ordu)
1153. Kontrol posturala, ongizatea eta mantentze funtzionala (198 ordu)
1665. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (60 ordu)
1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I (120 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (16 egun)
2. MAILA
Lanbide moduluak:
0017. Gizarte-trebetasunak (99 ordu)
1148. Fitness-a erabilera anitzeko gelan (240 ordu)
1150. Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko jarduera espezializatuak (160 ordu)
1152. Hidrozinesia-teknikak (100 ordu)
1708. Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna (42 ordu)
1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II (63 ordu)
0179. Ingeles profesionala (63 ordu)
Hautazko modulua (84 ordu)
1154. Modulu arteko proiektua (50 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (60 egun)
- Unibertsitateko gradu bat ikastea: Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak…
- HARROBIAko beste goi-mailako ziklo bat ikastea:
- Beste goi-mailako ziklo bat ikastea (hemen eskaintza osoa):
- Gizarte- eta Kirol-Irakaskuntza eta -Animazioa…
- Kirol irakaskuntzak egitea (Surf, Igeriketa, Waterpoloa…).
- Ziurtagiri profesionalak egitea (Jarduera Fisikoak eta Kirolak).
- Zure enpresa sortzea (Urrats Bat).
- Arlo publikoan zein izaera pribatuko entitateetan lan egitea.
OHARRA: Behar beharrezkoa da ondo igeri egiten jakitea. Hau egiaztatzeko ikasturte hasieran ikasleak proba bat egin eta gainditu beharko du. Ikusi igeriketako konpromisua.
A. Bete beharreko baldintzak:
- Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
- Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
- Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
- Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana (C taldean).
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), Batxilergo, Goi Maila, Goi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Data: Maiatzaren 5etik 23 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota..
E. Prezioak (2025-2026):
- Matrikula: 300 euro.
- Kuotak: 160 euro. 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean. Heziketa zerbitzu osoaz gain, kuoten barruan daude, besteak beste:
- Eskola-asegurua eta istripuen asegurua.
- Modulu bakoitzeko apunteak fotokopietan edo formatu digitalean.
- Ekintza osagarriak (irteerak eta hitzaldiak).
- Orientazioa eta enplegu agentzia.
F. Arautegi Orokorra:
