3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak
Gure ikasleek 3D edukien ekoizpeneko katearen atal guztiak ikasiko dituzte: ikusentzunezko, bideo-jokoen zein aplikazio elkarreragileetarako. Sektorean urteak daramatzaten profesionalen eskutik, hurrengo erramintak erabiltzen ikasiko dute: Blender, Unity, Da Vinci Resolve, Fusion, Krita, Cura, Gimp, Zbrush, Unreal eta 3D FDM inpresio prozesuak. Horretaz gain, Unity ingurune elkarreragilea erabilita, C#-en programatzen ikasiko dute hauentzako aplikazioak sortzen: PC, errealitate birtutala, HTC Vive, Oculus, android mugikorrak, eta abar.
Lan-aukerak:
- 2D eta 3D animatzailea.
- Ikus-entzunezko multimedia-aplikazio eta produktuen garatzailea.
- 3D modelatzailea.
- Grafista digitala.
- Eremu birtualen sortzailea (environment artist).
- 3D efektu berezietako teknikaria.
- Ikus-entzunezko multimedia-integratzailea.
- Ikus-entzunezko multimedia-eduki elkarreragile eta ez-elkarreragileen editorea.
- Multimedia-sistema eta errealizazioko teknikaria.
- Zikloa %100ean euskaraz.
- Banakako tutoretza eta orientazioa.
- ETHAZI eredua: erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboa.
- HABEren C1 mailako euskara azterketa prestatzeko 120 ordutako ikastaroa.
- Ingelesez ahozko komunikazioa hobetzeko 60 ordutako doako ikastaroa.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera (Prestakuntza Dual Intentsiboa).
- Prestakuntza duala atzerrian egiteko aukera (ERASMUS+).
- Ikastolako enplegu agentzian izena emateko aukera.
- Ikasketak bukatzean Lehen Aukera kontratua izateko aukera.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza (URRATS BAT).
FAMILIA: Irudia eta Soinua
TITULUA: Goi-teknikaria
IRAUPENA: 2000 ordu (2 ikasturte)
HIZKUNTZA: Euskara
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
1. MAILA
Lanbide moduluak:
1086. Animaziorako diseinua, marrazketa eta modelatzea (198 ordu)
1087. 2D eta 3D animazioa eta elementuak (231 ordu)
1088. 2D eta 3D kolorea, argiztapena eta akaberak (198 ordu)
1090.Multimedia-proiektu elkarreragileen errealizazioa (231 ordu)
1709. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I (120 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (16 egun)
2. MAILA
Lanbide moduluak:
0907. Ikus-entzunezkoen muntaketa eta postprodukzioaren errealizazioa (140 ordu)
1085. Ikus-entzunezko 2D eta 3D animazio-proiektuak (100 ordu)
1089. Jokoen eta ingurune elkarreragileen proiektuak (100 ordu)
1091. Gailu anitzeko ingurune elkarreragileen garapena (160 ordu)
1665. Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (63 ordu)
1708. Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna (42 ordu)
1710. Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II (63 ordu)
0179. Ingeles profesionala (63 ordu)
Hautazko modulua (84 ordu)
1093. Modulu arteko proiektua (50 ordu)
Prestakuntza Dual Orokorra Enpresan (60 egun)
- HARROBIAko espezializazio-kurtsoa ikastea:
- Unibertsitateko gradu bat ikastea: Ikus-entzunezko Komunikazioa…
- HARROBIAko beste goi-mailako ziklo bat ikastea:
- Beste ikastetxe bateko goi-mailako ziklo bat ikastea (hemen eskaintza osoa).
- Ziurtagiri profesionalak egitea (Irudia eta Soinua).
- Zure enpresa sortzea (Urrats Bat).
- Besteren kontura edo Freelance moduan lan egitea.
A. Bete beharreko baldintzak:
- Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea (Zientzia eta Teknologiako Batxilergotik lehentasuna daukate).
- Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
- Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
- Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana (B taldea).
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), Batxilergo, Goi Maila, Goi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Data: Maiatzaren 5etik 23 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota.
- Ziklo honetan, Zientzia eta Teknokogia Batxilergotik datozen ikasleek lehentasuna dute.
E. Prezioak (2025-2026):
- Matrikula: 200 euro.
- Kuotak: 180 euro. 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean. Heziketa zerbitzu osoaz gain, kuoten barruan daude, besteak beste:
- Eskola-asegurua eta istripuen asegurua.
- Modulu bakoitzeko apunteak fotokopietan edo formatu digitalean.
- Ekintza osagarriak (irteerak eta hitzaldiak).
- Orientazioa eta enplegu agentzia.
F. Arautegi Orokorra:
