Kirol Instalazioen Irisgarritasuna eta Kontserbazioa
Profesional honek besteren kontura lan egiten du batez ere, izan esparru publikoan-Estatuaren Administrazio Publikoan, erkidegoetako administrazioetan zein tokiko administrazioetan-, izan erakunde pribatuetan -enpresa handi, ertain zein txikietan, gimnasioetan, kirol-federazioetan, igerilekuetan, natura-guneetan, ur-parkeetan, kirol-zerbitzuen enpresetan, turismo aktiboko enpresetan, hoteletan, kanpinetan…
Titulazio ofizial honekin honako hauek ikasiko dituzu:
- Arreta-lanak egitea, sarbide-kontrolean eta zirkulazioan; instalazioen erabiltzaileei eta bisitariei laguntzea, izan banakoak edo izan taldeak, haien autonomia-maila kontuan hartuta.
- Kirol-jarduerak eta jarduera fisikoarekin lotutakoak antolatzeko eta gauzatzeko zereginetan laguntza osagarria ematea, jarduera horiek egiteko behar diren materialak, ekipoak eta elementu osagarriak atontzea eta kokatzea, arduradun teknikariak eskatutakoarekin bat.
- Istripuei aurrea hartzeko zeregin osagarriak egitea, larrialdi- eta informazio-seinaleak ikuskatzea eta haiek egoera onean mantentzea, bai eta lehen laguntzako ekipoak eta botika-kutxa ere.
- Larrialdietan, eremu seguruak sortzen laguntzea, ezarritako jarduera-protokoloen arabera.
- Instalazioetan mantentze-lanak eta oinarrizko konponketak egitea, hautemandako akats txikiak zuzentzeko, espezialisten esku-hartzerik gabe konpon daitezkeenean.
- Informazioa eta dokumentazioa biltegiratzeko eta artxibatzeko oinarrizko zereginak egitea, euskarri digitalean zein konbentzionalean, betiere ezarritako protokoloen arabera.
- Dokumentuen oinarrizko erreprografia- eta koadernatze-lanak egitea, ezarritako kalitate-irizpideen arabera.
- Barneko edo kanpoko korrespondentzia eta paketeak tramitatzea, ezarritako bitartekoak eta irizpideak erabilita.
- Diruzaintzako oinarrizko eragiketak egitea, kasuan-kasuan egokiak diren dokumentuak erabilita.
- Telefono bidez eta bide informatikoen bidez komunikazioak jasotzea eta egitea, eman beharreko informazioa zehaztasunez emanez, ezarritako protokoloekin eta korporazio-irudiarekin bat.
- Bulegoko materialaren biltegia mantentzeko oinarrizko zereginak egitea, eta gutxieneko izakin-maila ziurtatuko duten eskariak prestatzea.
- Bezeroari arreta ematea, eta, horretarako, kortesia-arauak erabiltzea eta haren beharrak behar bezala ebazteko interesa eta kezka azaltzea.Irakaskuntza hauek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzen dituzte barnean.
HARROBIAk daukan balio erantsiak:
- Ziklo honekin erdi-mailako ziklo bat egin dezakezu, sarbide zuzena “Natura Inguruneko Gidari Lanak eta Aisialdia” ziklora.
- Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
- ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
- EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
- Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
- Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
- Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.
FAMILIA: Gorputz eta Kirol Ekintzak
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
1. MAILA
Lanbide moduluak:
Kirol-instalazioetan oinarrizko prebentzio-eragiketak egitea (132 ordu)
Zientzia aplikatuak I (165 ordu)
Komunikazioa eta gizartea I (165 ordu)
Jarduera fisiko eta kirol-jardueretako instalazioak antolatzea eta erabiltzaileentzat irisgarri izatea
(99 ordu)
Laguntza ematea, espazioak eta jarduerak antolatzeko eta materialak banatzeko (231 ordu)
Matxurak konpontzea, eta tresnak, altzariak eta abarrak ordeztea (132 ordu)
2. MAILA
Lanbide moduluak:
Oinarrizko administrazio-teknikak (144 ordu)
Artxibatzea eta komunikazioa (120 ordu)
Bezeroen arreta (96 ordu)
Zientzia aplikatuak II (144 ordu)
Komunikazioa eta gizartea II (168 ordu)
Lan prestakuntza eta orientabidea (LPO) (53 ordu)
Lantokiko Prestakuntza (LPK-praktikak) (260 ordu)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
Titulua eskuratu ondoren honako bi aukera hauek dauzkazu:
Nire ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:
- Kirol-instalazioetako erabiltzaileen laguntzailea.
- Kirol-instalazioak kontrolatzeko laguntzailea.
- Zerbitzu orokorretako laguntzailea.
- Kontrol- eta mantentze-lanetako laguntzailea.
- Postaren sailkatzailea eta/edo banatzailea.
- Ikastetxeetako atezaina.
- Instalazioetako atezaina.
- Igerilekuetako atezaina.
- Mandataria.
- Aretoetako mendeko langilea.
- Igerilekuetako mendeko langilea.
- Txartel-saltzailea.
Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu:
Erdi-mailako heziketa-zikloa (Titulu honek lehentasunezko sarbidea emango du bai Gorputz- eta Kirol-jarduerak bai Administrazioa eta Kudeaketa lanbide-arloetako erdi-mailako titulu guztietara).
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
Profesional honek besteren kontura lan egiten du batez ere, izan esparru publikoan -Estatuaren Administrazio Publikoan, erkidegoetako administrazioetan zein tokiko administrazioetan-, izan erakunde pribatuetan -enpresa handi, ertain zein txikietan, gimnasioetan, kirol-federazioetan, igerilekuetan, natura-guneetan, ur-parkeetan, kirol-zerbitzuen enpresetan, turismo aktiboko enpresetan, hoteletan, kanpinetan, bainuetxeetan, spa zentroetan, kirolen kudeaketa-enpresetan, kirol- eta aisialdi-klubetan eta -elkarteetan, ikastetxeetan eta antzeko kirol-instalazioetan-, maila altuagoko arduradun batek zuzenean gainbegiratuta.
A. Bete beharreko baldintzak:
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan sartzeko, baldintza hauek bete behar dira aldi berean:
• Hamabost urte beteak izatea, edo dagokion urte naturalaren barruan betetzea, eta hamazazpi urte baino gehiago ez izatea zikloan sartzean edo dagokion urte naturalean.
• Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo zikloa edo, salbuespen gisa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila eginda izatea.
• Irakasle taldeak gurasoei edo legezko ordezkariei Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat hastea proposatu izana.
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa) eta IRAKASLE BATZORDEAREN PROPOSAMENA.
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Data: Maiatzaren 6tik 24 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Lanbide Heziketako erdi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota eta koadroan dauden irizpideak.
E. Prezioak (2024-2025):
- Matrikularen kostea 50 eurokoa izango da.
- 110 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.
F. Arautegi Orokorra: