Ikastolako berriak

Doako ikastaroak irailean: SOS eta kirol-instalazioak
Harrobian gogoekin bueltatu gara eta ikastaro desberdinen prestaketari ekin diogu jada.Haien artean Lanbidek finantziatzen dituen langabetuentzako ikastaroak egongo dira. Oraintxe bertan langabezian bazaude eta kirol arloan dituzun ezagutzak gaurkotu edo zabaldu nahi...

Aldaketa klimatikoaren nondik-norakoa egiaztatzeko estazio meteorologikoa instalatu du Harrobiak
Agenda 21 egitasmoaren baitan 2016-2017 ikasturtean OHITURA OSASUNGARRIAK ETA ALDAKETA KLIMATIKOA izenburupean hainbat ekintza egin ditu Harrobia Ikastolak, horietako bat izan da, hain zuzen ere, estazio meteorologiko bat instalatzea. Estazio horrekin 2017-2018...

2017-2018 ikasturtea. Marketina eta Publizitatea heziketa zikloa EUSKARAZ!
HARROBIA lanbide ikastolak (Bilbo) Goi mailako Marketina eta Publizitatea zikloa eskainiko du. Dagoeneko 2017-18 ikasturterako matrikula egiteko epea irekita dago. Bizkaian ziklo hau euskaraz ikasteko aukera bakarra izango da. Harrobia Ikastola sendotzen doa aukera...

Natur inguruneko kirol jardueretan lan egiteko prestakuntza berezia
Euskal Autonomia Erkidegoan 2018an zehar onartuko den kirol-arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko LEGEAK honako hau esaten du: nolabaiteko arriskua duten jardueretan Kirol Monitorearen lana betetzeko (uretan, mendian, elurretan, airean eta...

2016-17 ikasturteko LH duala programak bukatu dira Harrobian
Ikas-ekinezko kontratua bukatu zaio 2016-2017 ikasturtean Begoñako Metropolitan enpresan LH Duala programan parte hartu izan duen kiroleko zikloko Julen ikasleari. Hala ere, esan beharra dago enpresan lan egiten jarraituko duela beste kontratu mota batekin. Beraz,...