Hasiera » Heziketa Zikloak » Egokitze Fisikoa

Egokitze Fisikoa

Gizarteak dituen behar berrietara egokitzeko gure ikasleek honako gaitasun hauek bereganatuko dituzte: banakako zein taldeko egokitzapen fisikoko ekintzak sortzea, zuzentzea, dinamizatzea eta irakastea. Hori guztia kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin.

Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:

  • Gimnasioetako edo kiroldegietako erabilera anitzeko gelako eta ur-instalazioetako egokitzapen fisikoko entrenatzailea.
  • Musikaren laguntzaz egiten den taldekako egokitzapen fisikoko entrenatzailea gimnasioetan, ur-instalazioetan edo kiroldegietan.
  • Entrenatzaile pertsonala.
  • Hidrozinesiako eta gorputz-zaintzako taldeetako irakaslea.
  • Aerobic-eko, step-eko, indoor zikloko, uretako fitness-eko eta antzeko jardueretako monitorea.
  • Ezintasunak dituzten kolektiboentzako egokitzapen fisikoko jardueretako irakaslea.
  • Ur instalazioetan soroslea.

HARROBIAk daukan balio erantsiak:

  • Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
  • ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
  • Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
  • LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
  • EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
  • Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
  • Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
  • Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
  • Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.

FAMILIA: Gorputz eta Kirol Ekintzak
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)

1. MAILA

Lanbide moduluak:

0017. Gizarte-trebetasunak (99 ordu)

1136. Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku-hartzea (198 ordu)

1149. Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko oinarrizko jarduerak (198 ordu)

1151. Egokitzapen fisikoa uretan (198 ordu)

1153. Jarreraren kontrola, ongizatea eta mantentze funtzionala (198 ordu)

1155. Laneko prestakuntza eta orientabidea (99 ordu)

2. MAILA

Lanbide moduluak:

1148. Fitness-a erabilera anitzeko gelan (240 ordu)

1150. Musika-euskarriaren bidezko egokitzapen fisikoko jarduera espezializatuak (160 ordu)

1152. Hidrozinesia-teknikak (100 ordu)

E-200. Ingeles teknikoa (40 ordu)

1156. Enpresa eta ekimen sortzailea (60 ordu)

1154. Egokitzapen fisikoko proiektua (50 ordu)

1157. Lantokiko prestakuntza (360 ordu)

Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.

Titulua eskuratu ondoren honako hiru aukera hauek dauzkazu:

1. Lanean hastea

Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.

Ikastolak, enplegu agentzia moduan, arloko enpresen lan eskaintzak kudeatzen ditu.

2. Trebatzen jarraitzea

  • Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
    • Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe.
    • Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
    • Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako notei dagozkie.
  • Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
    • Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako ikasketa beste ziklo batzuekin osa daitezke.
    • Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
  • Araudi bereziko eta igaroaldiko Kirol Irakaskuntzak: Kirol modalitate guztietako zikloetara sartzea, kirol teknikari edo kiroleko goi-teknikaria gisako tituluren bat daukaten kiroletan espezializatzeko xedearekin.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak:
    • “Gorputz eta kirol ekintzak” familian besteak beste.
    • Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.

3. Lana eta formazioa uztartzea

Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.

OHARRA: Behar beharrezkoa da ondo igeri egiten jakitea. Hau egiaztatzeko ikasturte hasieran ikasleak proba bat egin eta gainditu beharko du.  Ikusi igeriketako konpromisua.

A. Bete beharreko baldintzak:

  • Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea.
  • Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
  • Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
  • 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
  • Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana (C taldean).

 B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:

  • NANaren originala eta 2 fotokopia
  • Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), Batxilergo, Goi Maila, Goi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.

 C. Nola egiten da aurrematrikula:

  • Datak: Maiatzaren 6tik 24 ra.
  • Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
  • On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
  • Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
  • Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.

*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.

 D. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:

  • Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
  • Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota..

 E. Prezioak (2024-2025):

  • Matrikularen kostea 300 eurokoa izango da.
  • 160 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.

F. Arautegi Orokorra:

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.