Marketina eta publizitatea
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: merkataritza-azterketetan oinarritutako marketin-politikak definitzea eta haien jarraipena egitea, eta produktuen eta/edo zerbitzuen sustapena eta publizitatea komunikabide eta komunikazio-euskarri egokietan egitea, horretarako beharrezkoak diren publizitate- eta sustapen-materialak landuta.
Harrobian, marketin sektorean ezinbestekoak diren ezagutzak eta zertifikazioak lortuko dituzu: Google Analytics, Hubspot, Mailchimp…
Publizitate agentzia baten moduan lan egingo duzu, benetazko bezeroekin. Hurrengo estekan Harrobia ikastolako Marketin eta Publizitateko goi mailako zikloko ikasleen lanak ikus ditzazkezu: https://marketina.
Titulazio ofizial honekin honako lan hauetarako gauza izango zara:
- Community Manager
- Publizitate agentzietan langile
- Komunikazio-teknikaria
- Merkatua eta iritzi publikoa aztertzeko teknikaria
- Ekitaldien antolatzailea
- Marketina eta publizitate teknikaria erakundeetan
- Harreman publikoetako teknikaria
HARROBIAk daukan balio erantsiak:
- Bilbo Handian ziklo hau euskara hutsez ematen duen ikastetxe bakarrean ikasiko duzu.
- ETHAZI metodologia jarraituz erronkak gaindituz ikasiko duzu.
- Ikasten duzun bitartean lan egiteko aukera izango duzu (Ikas-ekinezko erregimeneko LH duala).
- LPK-Praktikak atzerrian egiteko aukera duzu (ERASMUS +).
- EGA/HABE ikastaroak egiteko aukera duzu.
- Ingeleraz komunikatzeko gaitasuna hobetzeko aukera duzu.
- Banakako tutoretza eta orientazioa jasoko duzu.
- Zure enpresa sortzeko aholkularitza jasoko duzu (URRATS BAT).
- Ikasketak bukatzean ikastolako lan poltsan izena emateko aukera duzu.
FAMILIA: Merkataritza eta Marketina
IRAUPENA: 2000 ordu
ESKAINTZA MOTA: Osoa
ORDUTEGIA: 8:00 – 14:30 (atsedenaldia 11:00etatik 11:30etara)
1. MAILA
Lanbide moduluak:
0623. Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa (198 ordu)
0930. Marketin-politikak (198 ordu)
0931. Marketin digitala (198 ordu)
1010. Merkataritza-ikerketa (132 ordu)
0179. Ingelesa (165 ordu)
1014. Laneko prestakuntza eta orientabidea (99 ordu)
2. MAILA
Lanbide moduluak:
1007. Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea (140 ordu)
1008. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak (80 ordu)
1009. Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolamendua (100 ordu)
1011. Merkataritza-ikerketako landa-lana (80 ordu)
1109. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea (100 ordu)
1110. Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta (100 ordu)
1012. Marketineko eta publizitateko proiektua (50 ordu)
1013. Lantokiko prestakuntza (360 ordu)
Ikusi tituluari lotutako informazio guztia.
Titulua eskuratu ondoren honako hiru aukera hauek dauzkazu:
1. Lanean hastea
Lanean hasi nahi duenak, sektorea gustoko badu eta bi urteetan zehar formazio-ibilbide egokia izan badu, azkar sartu ohi da lan-merkatuan besteren konturako lan eginez, freelance gisa edo norberaren enpresa sortuz.
Ikastolak, enplegu agentzia moduan, arloko enpresen lan eskaintzak kudeatzen ditu.
2. Trebatzen jarraitzea
- Unibertsitateko ikasketetara sartzea:
- Unibertsitatera zuzenean sartzea, selektibitaterik gabe.
- Eskaintza eskaria baino handiagoa bada, sartzeko nota bat ezarriko da. Horretarako, zikloko batez besteko notari unibertsitatera sartzeko probetan ateratako nota gehituko zaio.
- Orotara, gehienez, 14 puntu erdietsi ahal izango dira; 10 zikloko batez bestekoari dagozkio eta 4 proba espezifikoetan ateratako notei dagozkie.
- Beste heziketa ziklo batetara sartzea:
- Unibertsitatera joateko interesik izan ezean, egindako ikasketak beste ziklo batzuekin osa daitezke. Adibidez, 3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak.
- Ikusi heziketa zikloen zerrenda osoa.
- Profesionaltasun-ziurtagiriak:
- “Merkataritza eta Marketina” edota “Administrazio eta Kudeaketa” familietan besteak beste.
- Ikusi profesionaltasun-ziurtagirien zerrenda osoa.
3. Lana eta formazioa uztartzea
Ikasten jarraitzen duten askok eta askok lan egin ohi dute lanaldi partzialean.
A. Bete beharreko baldintzak:
- Batxilergoko bigarren ikasturtea gainditurik izatea (Giza eta Gizarte Zientziatako Batxilergotik lehentasuna daukate).
- Goi-teknikariaren titulua, LHIIko teknikari espezialistaren titulua edo akademikoki parekoa den beste tituluren bat izatea.
- Unibertsitate-titulua edo pareko bat izatea.
- 25 urtetik gorakoentzako unibertsitatera sartzeko proba gainditu izana.
- Goi mailako zikloetan sartzeko sarbide-probak gainditu izana (A taldea).
B. Aurrematrikula egiteko eraman behar den dokumentazioa:
- NANaren originala eta 2 fotokopia
- Espediente akademikoaren 2 fotokopia (IKASGUNEko plataformatik ateratakoa), Batxilergo, Goi Maila, Goi Mailako Sarbide Froga agiriaren originala eta 2 fotokopia edo sarbiderako erabiliko den espediente baliokidea.
C. Nola egiten da aurrematrikula:
- Datak: Maiatzaren 6tik 24 ra.
- Aurrematrikula on-line (IKASGUNEA plataformatik edo modu presentzialean (hitzordua hartuta) egin daiteke.
- On-line eginez gero, plataforman bertan igoko da NANa eta espediente akademikoa.
- Modu presentzialean eginez gero, zentro bakar batean egingo da. Lehenengo aukera gisa hautatutako zentroan egingo da.
- Aurrematrikulan nahi beste aukera jarri daitezke, lehentasuna kontuan izanda.
*** Aurrematrikula egitean espediente akademiko ofiziala edo sarrera-proba gainditu izanaren agiria entregatu ez baduzu, ekaina amaitu baino lehen aurkeztu dezakezu, baina aurematrikula eginda eta NANa aurkeztuta izan behar duzu plazen esleipenaren prosezuan sartzeko.
D. Lanbide Heziketako goi mailako zikloetarako onartuen zerrendan agertzeko irizpideak:
- Aurrematrikula egitea: aurrematrikula egin duten ikasleek lehentasuna izango dute egin ez dutenen aldean.
- Espedientearen batez besteko nota edo Sarbide Frogako nota..
- Ziklo honetan, Giza eta Gizarte Zientziatako Batxilergotik datozen ikasleek lehentasuna dute.
E. Prezioak (2024-2025):
- Matrikularen kostea 150 eurokoa izango da.
- 140 euroko 10 kuota ordainduko dira lehenengo urtean eta beste 10 kuota bigarren urtean iraila eta ekaina bitartean.
F. Arautegi Orokorra: