RV Farma: Errealitate Birtuala terapia aurreratuko medikamentuen produkziorako

by | Urt. 12, 2023 | 3D, Gamifikazioa eta Bideo-jokoak, Errealitate Birtuala, Areagotua, Fusionatua, Ingurune Elkarreragileak, Soluzio Disruptibo eta Berritzaileak

Proiektu honetan, murgiltze-ingurune bat sortu nahi da, terapia aurreratuak fabrikatzeko Errealitate Birtualeko simulagailu bat sortuz. Ingurune birtual horiek sortzeak plus bat emango dio ikasleen prestakuntzari: izan ere, aukera emango die sendagaien fabrikazioan jarraitzen diren lan-prozedura espezifikoak praktikatzeko, benetakoen antzeko espazioetan, fabrikazio egokirako arauen arabera eta prozesu horietan eskatzen diren kalitate-sistema zorrotzak betez. Proiektuan garatutako parte garrantzitsu bat simuladorearen 3D grafikoak ekoiztea izan da: eszenatokia, eszenatokiko propak eta pertsonaia, modelatu, uv-ak egin, texturizatu eta rigeatu beharko ditugu. Bideojokoan elementuen muntaia egin eta interakzio posibleak ezarri.

Aurreko urtetik garapen bat zegoenez, proiektu hau aurrera ateratzeko lehengo urteko baliabideak posible de heinean berrerabiltzea adostu da hasieratik. Beraz, lehenengo fase honetan, eszenatokiaren eta prop garrantzitsuenen blockina sortu da, errekipa daitezkeen elementu modularren (paretak, pareta eskinak, ateak etb) ikuspegiarekin.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.