Matrikula 2026

MATRIKULAZIO-PROZEDURA
Ohiko epea (uztailaren 13tik 22ra arte)
a) Epe horretan esleipen-prozeduran parte hartu duten ikasleak baino ezingo dira matrikulatu.
b) Hiru fase egongo dira, eta horietako bakoitzaren barruan beste esleipen-prozedura bat egingo da libre geratu diren eta beren lehenengo aukeran plazarik lortu ez duten pertsonekin.
c) I. eta II. fasean beren lehenengo aukeran plaza lortu dutenak bakarrik matrikulatuko dira. Matrikula online egin ahal izango da. Agindu honen 5. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, interesdunak eskatu arren, eskaintzatik kendu diren aukerak aintzat hartu gabe esleituko da lehenengo aukera hori.
d) Fase bakoitzaren matrikula-prozesua hasi aurretik, matrikulatzeko eskubidea duten pertsonen zerrenda bat egingo da. Matrikula egiteko epea bukatuta, ez baldin badute eskubide hori erabili, galdu egingo dute, eta ezohiko epean baino ezingo dira matrikulatu.
e) III. fasean, fase horretan matrikulatzeko eskubidea duten pertsonen zerrendan agertzen direnez gain, esleipen-prozeduran parte hartu eta plazarik lortu ez duten ikasleak ere matrikulatuko dira, plaza libreak geratzen badira, betiere.
I. fasea (uztailaren 13tik 15era).
II. fasea (uztailaren 17a).
III. fasea (uztailaren 21etik 22ra).
Ezohiko epea (uztailaren 23a eta 24a eta irailaren 1etik urriaren 16ra)
Aldi horretan, I. eranskineko hirugarren jarraibidean maila eta ibilbide bakoitzerako ezarritako sarbide-baldintzak betetzen dituzten ikasle guztiak matrikulatu ahal izango dira.
