Ikastolako berriak
Harrobian enpresa berri bat sortu da: Varaderonet
Plan singularreko ikaslea den Reinaldo Max Diaz Varaderonet bidaia agentzia jarri berri du martxan. Horrekin hiru dira 2017-2018 ikasturtean Harrobiatik sortu diren enpresak. Ibilbiderik oparoena opa nahi diegu Zorutik, Crossfit Kia Kaha eta Varaderonet enpresetako...
ERASMUS+ praktikak bukatu dituzte Harrobiako lau ikaslek
Ekainaren 21an (osteguna), ERASMUS+ praktikak bukatu zituzten Kiroleko zikloko Iker eta Enara eta Informatikako Adrian eta Eder. Hiru hilabetetan zehar Italian eta Erresuma Batuan sektoreko enpresetan praktikak egin dituzte. Familiekin eta enpresan oso gustura egon...
LH Duala programan hasi dira Harrobiako lau ikasle
Ekainaren 18tik Harrobiako lau ikasle 2018-2019 ikasturteko LH Duala programan parte hartzen ari dira. Mariñek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko; Maitanek,...
Informatika zikloko ikasleek eguraldiaren neurketa egin dute
2017-2018 ikasturtean, erdi mailako informatika zikloko ikasleek, eta Noelia bereziki, ETHAZI metodologiaren erronka bezala, euri kantitatea, tenperatura, presioa, hezetasuna eta eguraldiarekin zerikusia duten gainerako parametroak neurtu dituzte. Proiektua Agenda...
‘EuskoSkills 2018’ Txapelketaren sari banaketa Donostian
Ekainaren 15ean (ostirala), ‘EuskoSkills 2018’ Txapelketaren sari banaketa egin zen Donostian, Hezkuntzako sailburua den Cristina Uriarte eta Lanbide Heziketako sailburuordea den Jorge Arevaloren eskutik. Aurten Euskadiko 46 Lanbide Heziketako zentroetako 177 ikasle...