Ikastolako berriak

Harrobia Ikastola Korrikarekin bat
Harrobia Ikastolak 20. KORRIKAn parte hartu du. Gaur, apirilaren 6an, 18:15ak aldera lekukoa hartu dugu 1803km-an, Gorte kalearen bederatzigarren zenbakian hain zuzen. Eguraldi eta giro aparta euskararen alde korrika egiteko!

Harrobiako ikasleen %50ek enpresetan praktikak euskaraz egiten dituzte
Martxoaren 2an, 380 ordutako iraupena duen Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa hasi zuten bigarren mailan dauden ikasleek. Informatikako erdi mailako zikloko ikasleek praktikak hezkuntza zentroetan eta informatikako enpresetan egiten ari dira. Kiroleko goi mailako zikloa...

Auxi kooperatibak proiektuaren aurkezpena egin du Barakaldon
Enpresari egitasmoan parte hartu duen Harrobiako Auxi kooperatibak bere ibilbideari bukaera emateko proiektua aurkeztu du DEMAk Barakaldon dituen instalazioetan. Auxi lehenengo laguntzen prestakuntzan diharduen enpresa da, eta, hain zuzen ere, saio pare bat egin dute...

“Software Bilduma 2017” jardunaldiak martxan daude
Martxoaren 9an (osteguna), “Software Bilduma 2017” lehenengo jardunaldia egin zen Laudio Ikastolan. DBH4 mailako 50 ikasleei tailer praktikoa eskaini zieten proiektuaren arduraduna den Joseba Bilbaok eta “Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak” erdi mailako heziketa...

0-3 urte bitarteko umeak ZORUTIK mundu zabalera eramango dituen enpresa
ZORUTIK enpresa da aurten Harrobia Ikastolan lantzen ari den proiektu berrietako bat. Sustatzaileak Laura, Albaro, Hegoa eta Irati eta dira, eta udaberrirako enpresa martxan izatea espero dute. Euren esanetan, ZORUTIK proiektua familiei haurren hazkuntzarako laguntza...