Hasiera » Ikastola » Eginkizuna, ikuskera eta balioak

Eginkizuna, ikuskera eta balioak

HARROBIAren EGINKIZUNA Euskal gizarteari zerbitzatzea da taxuzko langileak prestatuz; bidenabar, pertsona horiei laneratzeko aukerak eman eta lan-bizitzan zehar hazten lagundu nahi die. Xede hori proiektu kooperatibo batean oinarritzen da, berrikuntzari so egiten diona, enpresa-,  kultur- eta gizarte-ingurunearekin harremanetan dagoena, hizkuntzaren normalizazioarekin  eta egungo gizarteak dituen erronkekin (lan merkatua, jasangarritasuna, genero-berdintasuna, osasuna eta biztanleriaren zahartzea) erabateko konpromisoa duena.

HARROBIAn Lanbide Heziketako zentro integratua GARA:

  • Kirolaren eta industria sortzaileen sektoreetan balioa sortzen duena. Horretarako, lanbide-prestakuntzan, euskaran, eskaintzen duten orientazio zerbitzuan eta ezagupenak, trebetasunak eta errekurtsoak partekatzen dituen elkarlan-eredu batean oinarritzen gara.
  • Ezagutu gaituztenek eta bertoko instalazioetatik igaro direnek guregana etortzeko aholkua emango duten pertsonak biltzen dituena, eskainitako tratu pertsonalizatuagatik, euskaragatik eta berton lan egiten dugun guztiok erakutsitako profesionaltasunagatik eta engaiamenduagatik.
  • Inguruko beste agente batzuekin batera hurbileko erronkei eta beharrizanei erantzuna emateko ahaleginetan diharduena.

Harrobiak sustatzen dituen BALIOAK honako hauek izango dira:

  1. Etikan oinarritutako kudeaketa eta antolaketa.
  2. Autonomia eta banakako erantzukizuna.
  3. Solbentzia profesionala.
  4. Talde lana pertsona aberasteko maila pertsonalean eta profesionalean.
  5. Sen kritikoa eta sortzailea.

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.