‘Emozioen Kudeaketa’ gaitasunean formatzen gara Harrobiako irakasleok

‘Emozioen Kudeaketa’ gaitasunean formatzen gara Harrobiako irakasleok

Piedad Arbaizaren eskutik ‘Emozioen Kudeaketa’ gaitasunean 6 ordutako formazioa jaso zuten Harrobiako irakasleek.

Elkarlanean aritzen garen pertsonekin ditugun harremanen inguruko hausnarketa egin ondoren, ELKARRIZKETAK aztertu genituen. Horretatako, elkarrizketa baten HIRU osagaiak ezagutzea ezinbestekoa da: lengoaia, emozionaltasuna eta gorputza. Gure taldeko pertsonekin lan egitean emozioak ere entzun behar dira; oinarrizko sei emozio daude baina unibertso oso batetan murgiltzeko aukera izan genuen.

Etekin Altuko Zentrua izan nahi du Harrobiak eta gaitasun honetan sakontzen jarraituko dugu.

‘Visible Thinking’ formazioa jaso dugu Ikaskuntza Koordinatzaileok

‘Visible Thinking’ formazioa jaso dugu Ikaskuntza Koordinatzaileok

Begoñazpi Ikastolako Sergioren eskutik ‘Visible Thinking’ formazioa jaso genuen Ikaskuntza Koordinatzaileok Durangon.

Ulermenerako irakaskuntzan oinarritutako metodo honetan pentsamendurako errutinak eta trebetasunak lantzen dira ikasleriak uneoro bere hezkuntza prozesuan parte hartu dezan.

Begoñazpi Ikastolan pentsamendu kritikoa sustatu nahi dute haien ikasleengan; hori ere beharrezkoa da ETHAZI ereduan erronketan lanean gaudenean emaitza bakarra ez dagoelako. Etapa ezberdinak baina helburu bera.

Harrobiako ikasleentzat ingelera ikastaroa hasi da

Harrobiako ikasleentzat ingelera ikastaroa hasi da

Azaroaren 25ean (astelehena), 80 ordutako ingelera ikastaroa hasi zen. Informatika, Kirola, Marketina eta 3D zikloetako lehenengo mailako 11 ikaslek klase hauetan mintzamena era dinamikoan landuko dute komunikatzerako unean trebetasun handiagoa izateko.
Bostgarren urtez eta Europa 2020 estrategiaren barruan, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ikastaroa martxan jarri du Harrobiak ingelera maila indartzeko eta ERASMUS+ planaren baitan atzerrian egiten diren LPK-Praktikak errazteko.

Tknikak antolatutako ETHAZI asteko ikastaroetan parte hartu du Harrobiak

Tknikak antolatutako ETHAZI asteko ikastaroetan parte hartu du Harrobiak

Atzo, ekainak 12, Harrobiako Ritak, Jonathanek eta Anderrek, Tknikak antolatutako hiru ETHAZI ikastaroetan parte hartu zuten. Durango, Iurreta eta Errenterian, erronkak, ebaluazioa eta komunikazioaren inguruan antolatutako lau ordutako tailerretan parte hartu zuten, beste zentroetako 40 kiderekin batera.

Ikasturtea bukatzear dago eta hurrengoaren planifikazioan murgilduta gauden egun hauetan besteen esperientzien berri izatea oso aberasgarria da gure proiektuan txertatzeko. Goazen transferentzia taldean egitera!

 

MSS1_Kirikiño MSS1_Betiko MSS1_Begoñazpi MSS1_Begoñazpi

 

Kirol Irakaskuntzak

Kirol Irakaskuntzak

Euskadiko Igeriketa, Surf eta Tenis Federazioek eta Padel Federazioak HARROBIArekin batera jadanik entrenatzaile ikastaroak (bloke komuna, espezifikoa eta praktikak) egiten dituzte.

Orain arte, Kirol Federazioek, HARROBIren laguntzaz, promozio batzuk egin dituzte:

  • N1 eta N2 igeriketa.
  • N1 tenisa.
  • N1 surfa.
  • N1 y N2 padela.

2019ko maiatzara arte, Waterpolo N2 prestatzen ari da eta 2019an zehar Surf N2koa egingo da.

Ondorengo kirol modalitatek eta disziplinek ere egin dezakete: Parapentea, Xakea, Beisbola, softbol, Bozia, boxeoa, Txirrindularitza, uretako eskia, Futbol amerikarra, Golfa, Halterofilia, Hockeya, iu-jitsu, kendo, wu-shu, Aikido, Karate, tai jitsu, kenpo, kung fu, Kickboxing, borroka, Motoziklismoa, martxa, Orientazioa, Arraunketa, Errugbya, Squiasha,Taekwondo, Hapkidoa, Mahai tenisa, Arku tiroa, tiro olinpikoa, Triatlon, Boleibola, pilota eta irristaketa espezializioak.

 

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.