3D espezializazioko ikasleak GOOGAZ lehiaketan garaile!

by | Mar. 6, 2026 | Digitalizazioa eta Konektibitatea, Errealitate Birtuala, Areagotua, Fusionatua, Ingurune Elkarreragileak, Zikloak

3D espezializazioko ikasleak GOOGAZ lehiaketan garaile! Zorionak lan talde guztiari, zuetaz oso harro gaude Harrobia Ikastolako ikasleak diren Koldo, Aitor, Markel, Jia, Ander eta Enekoren ELI-K-On proiektua izan da lehen saria eskuratu duena. Alemaniako Gamescom-era joateko ondo merezitako saria irabazi dute!

Gainera, datorren ikasturtean Googaz-eko kideek DBH-ko ikasgeletatik elikadura osasungarria sustatzeko ekimenean, gure ikasleek egindako jokua erabiliko dute.

Jokoak, grafiko erakargarriak eta ikasle gazteetarako jokabilitate egokitu bat izateaz gain elikadura osasungarrian trebatzeko mekanikak ditu. Jokoan, telebistako sukaldaritza lehiaketa batera doan pertsonaren rola hartzen duzu, VR-n. Bertan errezeta egokiena aukeratu beharko duzu telebista saiora gonbidatua izan den pertsonaiarentzat. Gero “nutriscore” altuen duten osagai osasungarrienak aukeratu beharko dituzu eta azkenik errezeta sukaldatu, bukaerako puntuazio bat lortuz.

Su baxuan eta pazientziaz lortutako garaipena! Aupa Zuek!

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.