VR 2020 proiektuaren babespean, Tknikako langile eta kolaboratzaileak diren Amagoia Zubia, Ander Erguin, Susana Espilla, Josu Cobelo eta Ander Mendiak, Norbegiara joan dira 2022ko martxoko azken astean.
Han, Nome Vocational School eskola norbegiarreko eta Riveria VET eskola finlandiarreko beste irakasleekin, VR/AR/XR bitarteko hezkuntzarako praktika onak partekatu dituzte.
Esperientzia baliogarria izan da. Herrialde bakoitzak hezkuntza arloan VR/XR/AR teknologiak zelan erabiltzen dituen ezagutu dute, baita herrialde hauetako hezkuntza sistemak ezagutu ere.
Bertako esperientziaren berri laister izango duzue.
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.