Harrobia Ikastolan zerbitzu berri bat daukagu zuretzat! Langabezian bazaude, formakuntza berri bat egin nahi baduzu edo lan-sektorez aldatu nahi baduzu, orientazio-zerbitzuaren bidez zure enplegagarritasuna hobetzeko ibilbidean lagunduko zaitugu. Enplegurako orientazioan, informazio eta orientazio integrala eskaintzen dugu, kasu bakoitza modu pertsonalizatuan aztertuz eta zure beharretara egokitutako plan bat elkarrekin eraikiz. CVa prestatzen eta hobetzen, lan-elkarrizketak egiten, formakuntza-aukerak eta lan-merkatuari buruzko informazioa ezagutzen eta lan-bilaketa bideratzen lagunduko dizugu.
Horrez gain, bitartekaritza-lanak ere egiten ditugu, pertsonak eta enpresak konektatuz gure enplegu agentziaren bitartez.
Etorri eta eman hurrengo urratsa zure lan-ibilbidean, HITZORDUA HARTU!
