Harrobia Ikastolan saio informatibo bat egin dugu Egokitze Fisikoa Erabilera Anitzeko Entrenamendu Gelan, Taldeko Egokitze Fisikoa Musikaren Laguntzaz eta Ur Inguruneko Jardueren Gida ziurtagiri profesionaletako ikasleekin.
Saioaren helburua Eusko Jaurlaritzako Kirol Profesionalen Erregistroan alta emateko prozesua azaltzea izan da, kirolaren eta jarduera fisikoaren sektorean lan egin nahi duten profesionalentzat nahitaezko baldintza baita.
Horrez gain, izapidea egiteko behar den dokumentazioa aurkeztu dugu, eta Harrobia Ikastolak eskaintzen duen laguntza- eta orientazio-zerbitzuaren berri eman diegu ikasleei, alta prozesuan sor daitezkeen zalantzak edo zailtasunak gainditzen laguntzeko.
Etorkizun profesionala eraikitzen laguntzen jarraitzen dugu, ikasleak lan-mundura igarotzeko beharrezko tresna eta baliabideekin hornituz.
