Zorionak gure zazpi zikloetako graduatu guztiei! Gaur egun berezia bizi izan dugu Harrobia Ikastolan: gure zazpi zikloetako ikasleen graduazio-ekitaldia ospatu dugu.
Ekitaldian argi geratu da promozio bikaina osatu duzuela. Hilabete hauetan egindako ahaleginak, konpromisoak eta lanak gaur bere fruitua jaso dute.
Harro gaude zuen ibilbideaz eta lortu duzuen guztiaz. Graduazioa ez da amaiera bat, hasiera berri bat baizik. Hemendik aurrera, zuen bidea eraikitzeko unea iritsi da.
Eskerrik asko Harrobiako komunitatearen parte izateagatik. Etorkizun oparoa opa dizuegu guztioi!
