Gaur egun, Harrobiako hamar ikasle ari dira Prestakuntza Dual Intentsibo programan parte hartzen.
Marketin-zikloan, bi ikasle enpresa ospetsuetan trebatzen ari dira: Ane, INBOOST TOURISMekin lankidetzan, eta Ines, CHOMONen, marketinaren eta publizitatearen arloan trebetasun baliotsuak bereganatzen.
Bestalde, Egokitzapen Fisikoaren zikloan, Nerea dugu, CURVESen prestakuntza egiten ari dena, jarduera fisikoaren esparruan. Berarekin batera, beste hiru ikaskide ere sektoreko enpresekin lotuta daude: Aitor, UKABILKAn lan egiten duena; Unax, FEEL WELLen; eta Aimar, VIVAGYMekin elkarlanean ari dena, guztiak ere entrenamendu fisikoaren eta ongizatearen arloan bere gaitasunak hobetzen.
3D zikloan, teknologian punta-puntako enpresetan murgilduta dauden lau ikasle ditugu. MarkelITP AEROn ari da ikasten, Ander TECNALIAn, Joel AVRIXen eta Koldo VIRTUAL4n. Horiek guztiek beren ezagutzak garatzen ari dira 3D modelatzearen eta animazioaren esparruan, proiektu teknologiko aurreratuak garatzen lagunduz.
Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik.