Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa hasi da

by | Urt. 11, 2023 | Euskara, Zikloak

Urtarrilaren 10ean (asteartea), ekainera luzatuko den 120 ordutako euskara ikastaro ofiziala eta homologatua arratsaldean hasi zen. Matrikulatu diren informatika eta kirola zikloetako zortzi ikasleek HABEren C1 mailako euskara azterketak prestatuko dituzte. Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.