Harrobiako ikasleek irabazi dute Tknikak antolatutako enpresa-ideien lehiaketa

by | Eka. 6, 2022 | Zikloak

Tknikak Zarautzen ekintzailetzan murgiltzeko asteburu pasa antolatu du pasaden asteburuan, hilak 3 eta 4, non elkarte autonomoko hainbat zentrotako ikasleek enpresa ideia onenak zein izango lehiatu diren. Asteburuan zehar dinamikak egin dira elkar ezagutzeko, enpresa-ideian sakontzeko, komunikazioa lantzeko eta, bukatzeko, ideiak epaimahairen aurrean aurkezteko. Amaieran, Harrobiako 3D animazio eta bideo-jokoetako Fsix games enpresa lehiaketa irabazi dute.

Hala ere, saria bera baino, jasotako aholkularitza, egindako harremanak, eta sortu den giro paregabea izan dira nabarmentzeko aspekturik garrantzitsuenak. Tribuna honetatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu tailerrak eman dizkieten guztiei, Israel, Beñat, Virginia, Nere…

Zorionak partaide guztiei eta zorionak Koldo, Ander eta Iurgi egindako lanagatik!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.