Sabino Arana Fundazioak urriaren 25ean Euskadiko Lanbide Heziketaren orainaz eta etorkizunaz “Euskadiko Lanbide Heziketa. Europako erreferente” izenburupean antolatu duen jardunaldian parte hartu du Harrobia Lanbide Ikastolak.

Gai ordenean Estatu mailako Lanbide Heziketak Lege Proiektua, Euskadiko Prestakuntza Duala eta Europako Bikaintasun plataformak egon dira. Parte hartzaileen artean, Lanbide Heziketako Sailburuordetza, Tknika, Confebask, CCOO, Ikaslan, Hetel eta Aice elkarteen ordezkariak, LHko ikastetxe batzuk (Harrobia LHIPI, Gizarte Berrikuntzako LHII…),  eta Senatuan, Kongresuan eta Legebiltzarrean dauden ordezkari batzuk.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude 😛.