“HARROBIX” GNU/LINUX sistema eragilea sortu eta ezarri dugu Harrobia ikastolan

by | Mai. 26, 2021 | Zikloak

Badira 10 urte, Harrobia ikastolan euskarazko software librearen aldeko konpromisoa hartu genuela; besteak beste, “Software bilduma” proiektuaren bitartez. Oraingoan, konpromiso hori berrezteaz gain, aurrera pauso bat ematen dugu eta GNU/LINUX sistema eragileen aldeko hautua egiten dugu, ikasleek darabilten sistema eragile zein aplikazio sorta ikastolaren esku geratuz. Horretarako, ikastolako ziklo bakoitzarentzat “HARROBIX” sistema eragileen 1.0 bertsioak sortu eta instalatu dituzte Mikroinformatika-sistemak eta Sareak 1go mailako ikasleek, gainontzeko sistema eragileak at utzita. Ez da erronka erraza eta beharbada utopikoa ere bada baina Eduardo Galeano idazleak esaten zuen moduan, “utopia zeruertzean dago, bi pauso aurrera egiten ditugu eta zeruertza 10 pauso urruntzen da. Orduan, zertarako balio du utopiak? Horretarako, aurrera egiteko!”
Laburbilduz, ikasleek ordenagailuei buruz ikastea nahi dugu, baina ez dugu nahi ordenagailuek ikasleei buruz ikasterik, eta zuk?

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.