Harrobiako Marketin eta Publizitateko ikasleek estrategia plana garatzen

by | Mar. 2, 2021 | Zikloak

Marketin eta Publizitateko ikasleak eduki plana eta sare sozialen estrategia garatzen ikasten ari dira. Lortu nahi ditugun helburuak definitu ondoren, bezero potentzial ideala zehaztu behar da.

✔Nor da?

✔Zein kezka ditu?

✔ Zer interesatzen zaio?

✔Nolakoa da bere egunerokoa?

Horretarako buyer personak erabiltzen ditugu, “gure bezero potentzial idealaren itxurazko irudikapen zehatza”. Ideia enpatia ariketa bat egitea da, merkatuko datuak oinarritzat hartuta, gure bezero potentzialaren oinetan jarriz. Horrela askoz errazagoa egingo zaigu sare sozialetan jorratuko ditugun edukiak zahaztea gure bezeroekin konektatzeko.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.