Urriaren 6an, 2020-2021 ikasturtearen lehenengo bilera egin genuen Ikaskuntza Koordinatzaileen sei promozioek, berriz ere Zoom bitartez.
Rikar Lamadrid-ek eta Agustin Agirrek ikasturte honetako helburuak gogorarazi zizkiguten: ikaskuntza prozesuaren digitalizazioa, ETHAZI ereduaren hedapenean sakontzea eta ebaluazio estrategia egokitzea.
Formakuntza eta ekipoen kohesioa ezinbestekoak izango dira ikasturte honetan murgilduta gauden ziurgabetasun honi aurre egiteko.