Kirol- egokitzapen fisikoko, Marketin eta Publizitateko eta 3D eta bideo-jokoak zikloetako ikasleek “Don´t be dummy” lehiaketan parte hartuko dute.
Lehiaketa honen bidez, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak bilatzen duena honakoa hau da:
– Gazteen artean trafiko-istripuak prebenitzea.
– Mugikortasun seguru eta jasangarriko aukerak sustatzea.
Horretarako 11 talde sortu dira eta bakoitzean hiru zikloetako ikasleek parte hartzen dute. Talde bakoitzak bideo bat sortu du, bide-arriskuko egoerak islatzen dituzten sormenezko istorioak eta horiei aurre egiteko proposamenak agertzen direlarik.
Hau aurrera eramateko, mahai-inguruak egin dituzte, gero grabazioak eta azkenik edizioak. Zorte on lehiaketan!
Gustokoena bozkatu gura baduzu…egin KLIK hemen.