Harrobiako Plan bereziko ikasleek LAPALANKA ZINEMALDIAn parte hartzeko gonbidapena helarazten digute.
Bilboko Prestakuntza eta Laneratze Plan Bereziko ikasleok Harrobia Ikastolarekin, Aldauri Fundaziorekin, Lanbiderekin, Bilboko Udalarekin eta San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkataritza eta Enpresekin batera, honako hau aurkezten digute: LAPALANKA ZINEMALDIA Film laburren 1. Lehiaketa

Apirilaren 1ean lehiaketari hasiera emango zaio, izena emateko epea egun honetan zabalduko da eta maiatzaren 3an bukatu. Azken egun honetan gala ospatzeaz batera, 15 finalisten lanak aurkeztuko dira guztiok ikusi ahal izateko. Maiatzaren 11n, 12.30etan sari banaketa izango da Bilbo Zaharreko Azokaren gunean, Mariaren Bihotza plazan.

Herritar guztiei irekita dagoen iniziatiba honek hiru maila izango ditu: erakundeentzako, komertzioentzako eta banakakoentzako; eta pertsona guztien parte-hartzea errazteko, bai bideo-kamera, bai sakelako telefonoaren kameraren bidez edo beste era batez egindako lanak ere onartuak izan daitezke.

Informazio gehiago izateko bisitatu www.lapalankazinemaldia.eus

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!