BODEGON_BOGA

Harrobiatik eta Urrats Bat proiektutik ateratako azken enpresa, Boga Garagardoa, bere garagardoa dastatzera gonbita luzatu digu. Horrela, Santutxuko jaietan hasita, eta hainbat herrietako jaietan zehar, Bilboko jaiak ere ibilaldi hortan dagoelarik, beraien produktuak dastatzeko aukera edukiko ditugu.

Aurkezpena:

BOGA ekoizpen kooperatiba kalitatezko garagardo jasanjarria eskaintzeko helburuarekin jaio da, gure inguruaren garapen sozio-ekonomiko eta kulturalean eragingo duen produktu bat kaleratzeko, hain zuzen.

Gure garagardoaren balio erantsia ekoizpen-prozesu osoaren zainketan datza. Hori da, hain justu, artisau-lanaren oinarria eta bereizgarria: naturarekin errespetuzko harremanean lehengaiak eskuratu, landu eta ekoizpen-erritmoak eta metodoak kontuan hartzen ditu, ekonomia-eredu arduratsu eta solidarioago baten aldeko konpromisoa hartzen dugularik.

Garagardoa, gure kultura gastronomikoan merezi duen lekuan jartzeko aukera eta beharra dugu, hots, ardorean, txakolinaren edota sagardoaren parean.”

Gure aldetik, oso ona dagoela esan behar dugu. ITZELA!!!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.