kirolak 1Eusko Jaurlaritzak 2015eko lehen hiruhilekoan zehar, Parlamentuak Euskadiko Kirol Lanbideetan aritzea erregulatzeko Legea aurkez dezala eta onar dezala planteatzen du.

Arautzearen helburu nagusia zera da: zenbait kirol-lanbidetan jarduteko oinarrizko alderdiak arautzea, berariaz onartuta lanbide horiek zein diren, horiek betetzeko zer titulu akademiko behar diren zehaztuta eta lanbide bakoitzari dagokion funtzio-eremu orokorra esleituta. Kirolaren eremuko lanbidetzat honako hauek hartzen dira eta lege horretan arautzen: Gorputz Hezkuntzako irakaslea, kirol-monitore profesionala, dagokion kirol-modalitateko edo -diziplinako entrenatzaile profesionala eta kirol-zuzendaria.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.