SOROSLE PRESTAKUNTZA 1Bizkaiko gurutze gorriak urtero egiten duen moduan aurten ere udan hondartzetan arituko diren sorosleak hautatzeko frogak antolatzen ditu. Oraingoan Plentziako hondartzan  izango dira froga hauek, apirilaren 12an. Soroslegaiek 800 metro bete beharko dituzte korrika jarraian uretan sartuz eta 600 metro igerian eginez.

Argazkian ikusten den bezala, froga hori prestatzeko asmotan ibili dira Ur-instalazioetako sorospena Lanbidetasun Ziurtagiria bukatu berri duten sorosleek. Lanbidetasun ziurtagiri hau Harrobiako irakasleek eman izan dute Durangoko Ibaizabal ikastolan.

Gainera larunbat honetako frogetan, aurten Harrobian beraien tituluak birziklatu dituzten 38 sorosleetako batzuk ere topatu ahal izango ditugu.

Harrobiatik zorte ona opa diegu gure ikasle izan diren guztien, 2014 uda seguruagoa izango delakoan beraiek hondartzan egonda.

Kaixo!
Laguntzarik?
Kaixo! Laguntzen zaitugu? Ez geratu dudekin, laguntzeko gaude.