Uda bertan dago: birziklatu zaitez berandu izan baino lehenago

by | Mar. 13, 2014 | Uncategorized

7421806100_5956505000_oHarrobia ikastolak Ur-sorospen, lehen laguntzak eta DESAren erabilera birziklatzeko 2 ikastaro berri antolatu ditu. Hauek hondartzetan zein igerilekuetan lan egiteko balio dute. Gogoratu bizkaiko hondartzetan sorosle aritzeko izena eman egin behar dela apirilaren 2tik 11ra arte, dokumentu honetan adierazten den bezalaxe. Harrobiak antolatzen duen birziklaietariko bat eginez gero garaiz helduko zinateke.

Bi ikastaro eskaintzen ditugu: bata ostegunetan eta bestea larunbatetan. Goizeko ordutegian biak.

Hona hemen ordutegiak:

 

Ostegunetan:

  • Iraupena: 12 ordu (6+6)
  • Ordutegia: 09:00-15:00
  • Datak: 2014/03/27 eta 2014/04/03
  • Prezioa: 110 €

Larunbatetan (ez da lekurik geratzen):

  • Iraupena: 12 ordu (6+6)
  • Ordutegia: 08:00-14:00
  • Datak: 2014/03/29 eta 2014/04/05
  • Prezioa: 110 €

Ikastaroaren edukiak eta informazio gehiago

Izena-emateko fitxa

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.