Euskera erabiltzen al duzu zure ordenadorean?

by | Mar. 27, 2014 | Uncategorized

softwareaskeaBadira hamaika urte inguru, Bilboko Harrobian kalitatezko Lanbide Heziketa euskaldunaren alde apostua egin genuela. Ildo horri eutsita, euskarazko software librearen tresnak DVD batean bildu ditugu bigarren urtez. Aipatu DVDan, aplikazioen inguruko informazioa, instalatzeko botoiak eta azalpenak aurki daitezke. Horrez gain, bideoak, azalpenak eta jokuak ere badaude.

Harrobiako irakasle eta ikasleen xedea euskarazko software librearen tresnak ikastoletako zein ikastetxeetako ikasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea da. Horretarako, Bizkaiko ikastoletan zein ikastetxeetan DBH 4. mailako ikasleei “Software librea euskaraz 3.0″ inguruko hitzaldi bat eskaintzen diegu (ordu batekoa). Mintzaldia amaitzean, ikasleek jarduera txiki bat burutzen dute. Jardueran parte hartzen duen ikasle orok ekainaren 23antablet” baten zozketan parte hartzeaz gain, euskarazko software librea biltzen duen DVD bana doan jasoko du.

Harrobiako informatika saileko Joseba Mirena Bilbao-k prestatu duen DVD honetan, besteak beste, bulegotika lantzeko, pelikulak ikusteko, musika entzuteko, mekanografia lantzeko, posta kudeatzeko, interneten fitxategiak partekatzeko, lagunekin txateatzeko edota interneten nabigatzeko egunero erabili ahal dugun softwarea biltzen da. DVDaren prestaketan Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak informatikako heziketa zikloko ikasleek parte hartu dute bai DVDan bildutako softwarea aukeratzen zein aplikazioa diseinatzen.

Era berean, DVDan ere software pribatiboaren euskarazko bitartekariak (esaterako, Windows sistema eragileak euskaratzeko bitartekariak) zein software librea gazteleraz (esaterako, antibirusak) aurki daitezke. DVDan biltzen den material hori guztia Interneten aurki daiteke modu isolatuan; beraz, gure lana hori guztia euskarri bakar batean biltzea eta aplikazioen inguruko informazioa aplikazioan sartzea izan da.”

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.