Azoka ikuspegi orokorra

Pasaden ostegunean eta ostiralean, hilak 16 eta 17, Harrobia fundazioak izen bereko plazan dituen instalazioetan “Eskolatik lan-mundura, euskaraz” azoka egin da, Harrobiak berak antolatuta. Jardunaldietan Bizkaian dauden heziketa-zikloen euskarazko eskaintza zabaldu da; hala, 9 zentrok hartu dute parte eta 20 bat ziklo egon dira ikusgai.

Horrez gain, lan-munduak euskarari ateak zabaldu dizkiola adierazten duen zantzurik ere nabarmen ikusi da antolatutako hitzaldietan eta mahai-inguruetan, esaterako Mikel Urdangarinek (Ahize-AEK) emandako saioan, non euskara-planak abian dituzten enpresak 160 baino gehiago direla aipatu baitzuen, edo heziketa-zikloetako ikasle ohiek argi utzi zutenean euskarak ateak zabaldu dizkiela lana topatzeko.

Ondorio gisa, esan daiteke euskarazko heziketa-zikloen osasuna ona dela eta lan-munduaren etorkizuna euskaraz ere badatorrela.

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.