Genero-berdintasuna
Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek (2020/10/09)
Parekidetasuneko saio batetan parte hartu dugu Harrobiako irakasleok (2020/06/22)
Ekainean, Urtxintxa Eskolaren eskutik ‘Parekidetasunean hazi eta hezi’ ordu bateko saioan parte hartu zuten Harrobiako irakasleek.
Josebak egindako aurkezpena ikusi ondoren hainbat zalantza sortu zitzaizkigun eta Alaznek argitu zizkigun guretzat berriak ziren kontzeptuak: cis-hetero araua, intersekzionalitatea, etab.
Atzo, ikasi genuen zein garrantzitsua den arlo honetan dauden errealitate ezberdinak ikustaraztea.
“Inspira STEAM at home” (2020/05/21)
La Agencia Vasca de la Innovación, Innobasque colabora con la Universidad de Deusto en el ciclo “Inspira STEAM at home”, una serie quincenal de entrevistas online en directo a científicas y tecnólogas que comienza este miércoles, 20 de mayo, con la experta en inteligencia artificial Nerea Luis Mingueza. La iniciativa aporta visibilidad a mujeres profesionales de la ciencia y la tecnología, con el fin de que puedan ser un modelo que niños y niñas puedan tener en cuenta a la hora de elegir sus estudios o decidir su futuro profesional. Informazio gehiago.
Minutu bat Berdintasunerako (2020/05/14)
Minutu bat Berdintasunerako, gizon eta emakumeen arteko berdintasuneko politiketako sareak.
Irakurtzen jarraitzeko, Egizu klik irudian.
Martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna (2020/03/08)
Harrobian bat egin dugu Martxoak 8ko leloarekin: KATERIK GABE, KATEAN: berdintasunaren katea eta emakumeen ahalduntzea indartzen jarraitzeko.
Euskaraz hizkera sexista ekiditeko aholkuak (2020/02/10)
Egunero konturatu barik hizkera sexista erabiltzen dugu; batzutan ez dugulako pentsatzen hitz egin baino lehenago eta beste batzutan ez dugulako hitzik aurkitzen.
Beraz, hemen dituzue euskaraz hizkera sexista ekiditeko aholkuak.
Autodefentsa feminista eta maskulinitatea landu dute Marketina, Kirola eta Informatikako ikasleak (2020/01/13)
Marketina, Kirola eta Informatika zikloetako bigarren mailako ikasleek ‘Autodefentsa feminista eta maskulinitatea’ landu zuten 2 ordutako saioan. Urtxintxa Eskolako Ane etaJon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptuen inguruan eztabaidatu zuten: harreman afektiboak, autodefentsa, genero sistemak, indarkeria sexista eta gizon ereduak. Guztira, Genero Berdintasunaren balioan 6 ordutako formazioa jaso du Harrobiako bigarren mailako ikasle bakoitza aurten.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna (2019/11/25)
Harrobia Ikastolan Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu. Egun garrantzitsua da, baina baita urteak dituen beste 364 egunak ere.
Emakunde (2019/11/07)
Harrobia Ikastolako zuzendariak Emakunderen eskutik genero berdintasunaren plaka jasotzen.
Kirola, Informatika eta 3D zikloetako ikasleek Beldur Barik lehiaketan parte hartuko dute (2019/10/31)
Bigarren mailako Kirola, Informatika eta 3D ikasleek zikloen arteko erronka batean parte hartu dute eta Beldur Barik lehiaketan bideo bat aurkeztuko dute.
Helburu hau lortzeko, irailetik hona, Urtxintxa Eskolak eta Bilbao Ekintzak emandako 7 ordutako sentsibilizazio saioetan genero berdintasuna eta zeharkako gaitasunak (talde lana, proaktibitatea, komunikazioa, esfortzua) landu dituzte.Hezkuntza Sailak, Tknikaren bitartez, teknikoak ez diren gaitasunak eta BALOREAK gure curriculumean indartzera animatzen gaituzte eta horretan lanean ari gara! Erreprodukzio zerrenda IKUSI.
Zikloetan berdintasuna lortzeko bidean (2019/10/15)
Harrobia Ikastolako zikloetan nesken matrikulazioa pixkanaka gora doa, normalean “mutilen” zikloak direnetan.
Aurten, Informatikan %12a, Kirolean %20a, 3D %12a eta Marketinean %33a neskak dira. Kopurua gora doa eta horretan ari gara lanean zikloen artean berdintasuna lortzeko eta ez egoteko “mutilen” edo “nesken” zikloak.
LH Dualean geroz eta neska gehiago (2019/09/10)
Harrobiako sei ikasle, hiru neska eta hiru mutil, 2019-2020 ikasturteko LH Duala programan hasi dira. Beraz, %50 neskak direla ikusten dugu, pixkanaka LH Dualean nesken kopurua igotzen doa. Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu enpresa hauetako arduradunei gure ikasleei emandako aukeragatik; esperientzia oso aberasgarria dudarik gabe.
Proiektu honen inguruan zalantzak edota iritziak adierazteko:
Vicky Elorriaga: velorriaga@harrobia.net