Pribatutasun politika
DATU BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA | |
Arduraduna | HARROBIA Ikastola. |
Helburua | Harrobiak eskaintzen dituen prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuen inguruko informazioa newsletterez eta antzeko dokumentazioen bidez helaraztea. |
Legitimazioa | Interesdunaren adostasuna. |
Hartzaileak | Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.
|
Eskubideak | Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez. |
Informazio osagarria | Datu babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza jarraian eskura dezakezu. |
DATU BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA
- “ARDURADUNA” EPIGRAFEA
Nor da zure datuen tratamendu arduraduna?
Jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak HARROBIA IKASTOLA – IKF: F95164273ren ardurapean tratatzen direla, zeinak hemen baitu helbide soziala: Harrobi Plaza 4 – 48003 Bilbao (Bizkaia).
Zure ARCO eskubideak erabiltzeko, datuenbabesa@harrobia.net email helbidearen bitartez jarri zaitezke gurekin harremanetan, bai eta telefono bidez edo bulegoetan bertaratuz ere.
- “HELBURUA” EPIGRAFEA
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
HARROBIA ikastolan interesdunek bidaltzen diguten informazioa helburu honetarako tratatzen dugu:
- Harrobiak eskaintzen dituen prestakuntza- eta orientazio-zerbitzuen inguruko informazioa newsletterez eta antzeko dokumentazioen bidez helaraztea.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Eman dizkiguzun datu pertsonalak gordeko ditugu interesdunak datuak ezabatzeko eskatu arte.
- “LEGITIMAZIOA” EPIGRAFEA
Zein oinarri juridikok legitimatzen du zure datuen tratamendua?
Datuen trataerarako legezko oinarria interesdunaren adostasuna da.
Esanbidezko adostasunean oinarritzen da datuen trataera. Webaren galdetegiak bete ondoren pribatutasun politika kontrol-laukia klikatzen denean politika hori onartu eta adostasuna ematen da.
- “HARTZAILEAK” EPIGRAFEA
Zein hartzaileri komunikatuko zaizkie zure datuak?
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.
- “ESKUBIDEAK” EPIGRAFEA
Edozein pertsonak dauka eskubidea dauka jakiteko ea berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren HARROBIA IKASTOLAn.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta oker dauden bere datuak zuzentzeko edo, kasua bada, kentzeko ere, besteak beste datuak beharrezkoak ez badira hasieran ezarri zen helbururako.
HARROBIAk honako komunikazio bide hauek jartzen ditu zure esku, dagozkizun eskubideak erabil ditzazun:
- Emaila: datuenbabesa@harrobia.net
- Posta helbidea edo HARROBIAk , helbide honetan dituen bulegoetara bertaratzea: Harrobi Plaza 4 – 48003 Bilbao (Bizkaia).
Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez.
HARROBIAri eman dizkiozun datuen kopia bat eskuratu nahi baduzu, hark fitxategi bat bidali ahal diozu erantsita zure posta elektronikoko helbidera eta datuak formatu normalizatu batean.
HARROBIAk ahal den guztia egingo dute beren datuak beti eguneraturik egon daitezen. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko. HARROBIAk ez du batere erantzukizunik hartuko bere gain, aldaketak jakinarazteko obligaziorik betetzen ez bada.
Era berean, interesdunak eskubidea dauka bere datuak hirugarrenei jakinarazteari ezetz esateko, eta hori egiten badu esan nahi du sarreren eskaera ezeztatzen duela.
Komunikazio elektronikoen kasuan, mezuaren gorputzean bertan bide elektroniko honetara informazioa bidaltzeari berariaz ezetz esateko bideak jarriko dira prest.
Zure eskubideei buruz gehiago jakin nahi baduzu edo eskumena duen agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkeztu nahi baduzu, kontsultatu dezakezu Datuen Babeserako Euskal Agentziaren web orrian, zehazki hemen: http://www.avpd.euskadi.eus.