Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa hasi da

Harrobiako ikasleentzat euskara ikastaroa hasi da

Urtarrilaren 12an (asteazkena), ekainera luzatuko den 120 ordutako euskara ikastaro ofiziala eta homologatua arratsaldean hasi zen.

Izena eman duten informatika, kirola, marketina eta 3D zikloetako hamalau ikasleek HABEren C1 mailako euskara azterketak prestatuko dituzte.
Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.
Orientazio saioak Harrobia Ikastolan

Orientazio saioak Harrobia Ikastolan

Ikasturteari hasiera emateko Harrobia Ikastolan orientazio saioak egin ditugu, erdi eta goi mailako ikasleekin.

Lehenengo mailan, ekintza ezberdinen bitartez, zeharkako konpetentziak, adimen anitzak eta ikasteko estiloak landu ditugu, besteak beste.

Bigarren mailan, helburua lortzeko xedearekin, talde lanaren eta koordinazioaren garrantzia azpimarratu nahi izan dugu.

Irudietan  lortutako emaitzak ikus ditzakezue.

Lana, dibertsioa eta barre algarak!

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek

Genero berdintasunaren inguruan lau ordutako formazioa jaso dute bigarren mailako ikasleek

Irailaren bukaeran, bigarren mailako ikasleek genero berdintasunaren inguruko lau ordutako formazioa jaso zuten. Urtxintxa Eskolako Ane eta Jon, talde bakoitzaren neska eta mutilekin honako kontzeptu hauen inguruan eztabaidatu zuten: sexu genero sistema, rolak, estereotipoak eta indarkeria.
Egoera berria dela eta, posiblea izan da pandemiaren aurretik erabilitako metodologia berreskuratzea, neurri haundi batean behintzat.
2021-2022 ikasturtearen hasiera

2021-2022 ikasturtearen hasiera

Harrobia Ikastolan 2021-2022 ikasturtearekin gogotsu hasi gara! Irailaren 6an aurkezpen eguna izan genuen eta irailaren 9tik aurrera klaseekin.

Aurten ere, Covid’aren aurkako protokoloarekin jarraitu beharko dugu, distantzia, gela eta musukoa.

Ongi etorria ematen diegu Markletineko, Informatikako, Kiroleko eta 3D’ko ikasleei eta gogo handiz hasiera ematen diogu 2021-2022 ikasturteari.

 

Harrobiako ikasleek birziklapenaren inguruko sentsibilizazio saioan parte hartu dute

Harrobiako ikasleek birziklapenaren inguruko sentsibilizazio saioan parte hartu dute

Bilboko Udalak, Ecovidrio eta Ecoembes erakundeekin batera, BIRZIKLATU!-¡RECICLA! kanpaina antolatu dute eta lehenengo mailako ikasleek 1,5 ordutako sentsibilizazio saioan parte hartu dute aste honetan. Arantxa eta Aiala hezitzaileek hiri-hondakinak murriztu, berrerabili eta, batez ere, birziklatzearen garrantzia azaldu digute. Gure ohiturak aldatzeko prest gaude?
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.