Hasiera » Ikastola » Ondasun eta zerbitzuen hornitzaileei jakinarazpena

Ondasun eta zerbitzuen hornitzaileei jakinarazpena

HARROBIAk ISO arauetan oinarritutako kudeaketa sistema ezarri du. Bere helburu nagusia kalitateko lanbide hezkuntza-zerbitzu integrala eta jasangarria ezartzea eta mantentzea da bezeroen itxaropenak eta beharrak asetuz.

Hornitzaileei, sistema horren parte partehartzaileak diren neurrian, urteko ebaluazioa egiten zaie hainbat irizpide kontutan harturik. Atal honen helburua hornitzaileei ebaluazio hori zertan oinarritzen den jakinaraztea da.

HARROBIAk hornitzaile mota bakoitzeko irizpide batzuk ezarri ditu:

ONDASUNAK badira, hau da, ikas materialak, altxariak, ekipo informatikoak, material didaktikoak eta antzekoak, honako hauek dira irizpideak:

  1. Kantitateak eskatutakoak dira.
  2. Eskatutako erreferentzia zuzenak dira.
  3. Kalitatea / prezioa.
  4. Ekartzeko epeak betetze maila.

ZERBITZUAK badira, hau da, aholkularitza, komunikazioa, aseguruak, ekipoen mantenua eta abar, honako hauek dira irizpideak:

  1. Zerbitzuen kalitate maila.
  2. Epeak betetze maila.

FORMATZAILEAK badira, hau da, prestakuntza fakturatzen duten pertsona fisikoak, honako hauek dira irizpideak:

  1. Ikasleen betetzen dituzten inkesten emaitzak.
  2. Ikastaroaren dokumentazioa ondo betetzea forman eta denboran.

HARROBIAk hornitzaile guztiei beren lankidetza eskertzen die. 

BIKAIN!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.