Hasiera » Ikastola » Enpresen arteko lankidetza

Enpresen arteko lankidetza

  • TKGUNEa: HARROBIA Teknologiaren elkartrukerako eta berrikuntzarako Lanbide heziketako zentroen sarean dago, TKGUNE, 3D animazioko, modelaketako, birtualizazioko eta informazio-sistemetako enpresei zuzendutako zerbitzua eskaintzen duena. www.tkgune.eus

 

  • DENON ARTEAN MUGITU: HARROBIA mugiment proiektuaren barruan dagoen idazkaritza teknikoaren zerbitzu-kontratua egikaritzen duen ABEEko eta mugisare estrategiako partaide da, azken hori Eusko Jaurlaritzak sustatzen duena (Espedientea: K-13/2016).

 

  • HEZI ETA LAN: Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan, 2018tik aurrera egingo den prestakuntza eta enplegua sustatzeko Plan Singularra burutuko duen ABEEko partaide da 2017 eta 2018 bitartean.

 

  • HEZI ETA LAN BERRIA: Bilbo Zaharrean, San Frantziskon eta Zabalan, 2018 eta 2019 bitartean egingo den prestakuntza eta enplegua sustatzeko Plan Berezia burutuko duen ABEEko partaide da. Sartu Gaztaroa zentroarekin batera egongo gara.

 

  • SOMORROSTRO-MARISTAK-HARROBIA UTE: Bilboko hainbat auzotan prestakuntza eta enplegua sustatzeko Plan Berezia burutzeko asmoz ABEE bat osatu dugu. Planak Bilboko Udalaren eta Lanbideren finantziazioa dauka.

 

  • GAIA: Elektronika eta Informazio Teknologien industriak batzen dituen GAIA elkarteko partaide da, GAIA.

 

  • BASQUEGAME: Euskadin Bideojokoen sektoreko enpresak biltzen dituen Basquegame enpresa elkarteko kidea da.

 

 

 

  • ERKIDE: HARROBIA Euskadiko Lan elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Elkarteko partaide da.

 

  • INNOBASQUE: HARROBIA INNOBASQUE elkarte publiko-pribatuko partaidea da, Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko Agente Singularra. Erakundea 2007an jaio zen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskadiko Administrazioari berrikuntza politiken diseinuan, inplementazioan eta sustapenean laguntzeko asmotan.

 

  • EUSKALIT: HARROBIA EUSKALITeko partaidea da. Fundazio hori Eusko Jaurlaritzak sortu zuen euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratua sustatzeko asmoz; enpresen lehiakortasuna haziko eta, bide batez, Euskadiren garapen jasangarria lortuko bada.