Aurkezpena
HARROBIA ikastola, LANBIDE HEZIKETAKO IKASTOLA INTEGRATUA da
- HEZIKETA-ZIKLOAK emateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza administrazioak baimendu eta itundutakoa.
- Eta langile landunei eta langabeei zuzendutako LANERAKO LANBIDE HEZIKETA emateko eta kudeatzeko Lanbide-administrazioak baimendutakoa.

HARROBIA, enpresek beren langileentzat antolatzen duten prestakuntza kudeatzeko eta emateko ERAKUNDEA da. Bai FUNDAEren bidez (erakunde antolatzailea), bai Hobetuz-en bidez, baita beste edozein modalitatetan ere.
Honetaz gain, HARROBIA, Kirol Federazioei igaroaldiko kirol irakaskuntzak emateko eta kudeatzeko zerbitzua eskaintzen duen KIROL IRAKASKUNTZETARAKO IKASTOLA BAIMENDUA da.
HARROBIA, irabazi asmorik gabeko eta herri-onurakotzat deklaratutako Kooperatiba Elkartea da.
Portugaleten jaio zen 2001ean IBAR EZKERRA IKASTOLA izenarekin. 2011tik aurrera, bere zerbitzua BILBON eskaintzen du HARROBIA izenarekin.
Lanbide Heziketako V. Euskal Planean ezarritako xedeek eta Lanbideren Enplegu Plan Estrategikoak, gure eginkizuna eta ikuskerarekin batera, gure jarduteko eremua ezartzen dute.