Zaintza, segurtasuna, eta pertsonen babesa + Lehen Sorospenak
Profesionaltasun Ziurtagiria SEAD0112 – Zaintza, segurtasun pribatua eta pertsonen babesa
Prestakuntza-modulua, MF0272_2 Lehen sorospenak
-ORDUAK: 330h
-EGUTEGIA: 2025/10/13 – 2026/01/26
-ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 8:00tik 14:00ra
-LEKUA: Harrobia Ikastola, Bilbo
–NORENTZAT: Langabetuentzat edo %30 baino gutxiagoko lanaldia duten langileentzat
-HIZKUNTZA: Gazteleraz
-EMAILA: ikasi@harrobia.net
-TELEFONOA: 944724366
ZER IKASIKO DUT?
Prestakuntza-plan honetan gaitasun orokor bat eskuratuko duzu pertsonak eta haien ondasunak zaintzeko eta babesteko, delituak eta arau-hausteak egitea saihestuz, ingurune zehatz batean. Eta beste pertsona batzuen babesean eta segurtasunean inplikatuta zaudenez, lehen sorospenak emateko behar diren ezagutzak eskuratuko dituzu hala eskatzen duten pertsonei. Horrela, prestakuntza zabalagoa izango duzu zure lan-etorkizunerako.
Profesionaltasun Ziurtagiria SEAD0112 – Zaintza, segurtasun pribatua eta pertsonen babesa |
DIRUZ LAGUNDUTA
Zentro honek Lanbide Euskal Enplegu Zerbituak eta Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutako enplegurako lanbide-heziketa ematen du, EAEko EGIF 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan. Euskal Enplegu Saila eta Europako Gizarte Funtsa, EAEko 2021-2027 EGIF Plus Programaren esparruan. Prestakuntza hau 2025eko Proiektu Berezien deialdikoa da.
![]() | ![]() | ![]() |
INFORMAZIO GEHIAGO
Izena emateko baldintza bakarra LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutako langile aktibo edo langabetua izatea da.
Aurreinskripzioa:
Gure formularioan, izena eman bezain laster informazioa izateko eta beste ikastaro batzuei buruzko informazio gehiago jasoko duzu.
Izen-ematea:
Lanbideren webgunean, dagokion fitxako IZEN EMATEA botoiaren bidez. Botoi horrek Lanbidek prestakuntza zabaltzen duenean bakarrik erabilgarri egongo da.
Prestakuntzaren ezaugarriak:
Kasu bakoitzean, dagokion programak eskatzen dituen parte hartzeko eta kudeatzeko baldintzak jarraituko dira.
Titulazioa:
Prestakuntza behar bezala amaitu ondoren, Lanbidek emandako diploma lortuko da.