Ikasenpresako kongresua ospatu da Barakaldoko BIC-en instalazioetan

por | Dic. 20, 2017 | Sin categorizar

Abenduaren 15ean, ostirala, Ikasenpresa egitasmoan parte hartzen ari diren enpresen kongresua egin zen Barakaldoko BIC zentroan. Bertara Harrobia ikastolako hamahiru enpresa joan ziren eta beraien negozio-ideien aurkezpena egin zuten Elevator Pitch teknika erabilita.

Horrez gain, Urrats Bat programa, Lan Sozietateak eta Inguralde aurkeztu ziren, besteak beste, hots, enpresa proiektuak aurrera eraman ahal izateko lagungarri izan daitezkeen instituzioak.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.