Lanbide heziketa ziklo bakoitzaren bigarren urtean praktikak egiten dira enpresetan. Praktika hauek ERASMUS+ planaren barruan atzerrian egiteko aukera dago. Urtero, gure ikasleak animatzen ditugu plan honetan parte hartzeko; giro desberdin eta berri batean 14 aste egotea oso aberasgarria da eta beraien heldutasun mailan nabaritzen da.
ERASMUS+ plana herrialde desberdinetan burutzen da ikaslearen hizkuntza maila kontuan hartuta. Martxoan, Kiroleko zikloko ikasle bat Italiara joango da eta Informatikako zikloko bi ikaslek Erresuma Batura. Esperientzia paregabea, duda barik!