Harrobia ikastolako hiru ikasle sartu dira ERASMUS+ planean

by | Ots. 22, 2016 | Uncategorized

20160216 Erasmus+ ikasleakLanbide heziketa ziklo bakoitzaren bigarren urtean praktikak egiten dira enpresetan. Praktika hauek ERASMUS+ planaren barruan atzerrian egiteko aukera dago. Urtero, gure ikasleak animatzen ditugu plan honetan parte hartzeko; giro desberdin eta berri batean 14 aste egotea oso aberasgarria da eta beraien heldutasun mailan nabaritzen da.

ERASMUS+ plana herrialde desberdinetan burutzen da ikaslearen hizkuntza maila kontuan hartuta. Martxoan, Kiroleko zikloko ikasle bat Italiara joango da eta Informatikako zikloko bi ikaslek Erresuma Batura. Esperientzia paregabea, duda barik!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.