Euskara ardatz, ikasketetan eta prestakuntza dualean

by | Mai. 19, 2026 | Euskara, Zikloak

Harrobian argi dugu: euskara ez da soilik ikasgelako hizkuntza, gure eguneroko jardunaren, harremanen eta etorkizun profesionalaren parte ere bada. Horregatik, ikasketetan ez ezik, prestakuntza dualean eta enpresetako egonaldietan ere euskararen presentzia indartu nahi dugu.

Urtero, 450 ikasletik gora bidaltzen ditugu enpresetara, lan-ingurune errealean ikasten jarraitzeko, esperientzia profesionala eskuratzeko eta beren etorkizuneko lanbideari gertutik heltzeko. Prozesu horretan, euskaraz aritzeak aukera handiak zabaltzen ditu, bai ikasleentzat, bai enpresentzat.

Enpresentzat, euskararen erabilerak balio erantsia eskaintzen du. Batetik, langileen motibazioa eta inplikazioa handitu ditzake, lan-ingurune hurbilagoa eta erosoagoa sortuz. Bestetik, ziurtagiriak lortzeko aukera, bezeroekin harreman estuagoa eraikitzeko bidea eta bezeroak fidelizatzeko tresna eraginkorra izan daiteke. Gainera, euskararen sustapenarekin lotutako dirulaguntzak eta laguntza-programak eskuratzeko aukera ere badago, eta horrek negozioaren garapenean eragin positiboa izan dezake.

Ikasleentzat, berriz, euskaraz lan egiteko aukera izatea prestakuntza osoagoa eta koherenteagoa jasotzea da. Ikasgelan landutakoa lan-munduan euskaraz aplikatzeak hizkuntza-gaitasuna sendotzen du, segurtasuna ematen die eta etorkizunean lan-ingurune euskaldunetan aritzeko prestakuntza hobea eskaintzen die.

Horregatik, guretzat garrantzitsua da enpresekin elkarlanean jarraitzea eta euskarazko prestakuntza duala indartzea. Euskaraz ikasi, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi ahal izatea guztion ardura da.

Euskaraz bizitzeko hautua egin dugu, eta hautu hori gure bizitzaren esparru guztietara eraman nahi dugu: ikasketetara, lan-mundura, enpresetara eta gizartera.

BIDEOA IKUSI

Pribatutasunaren laburpena
CPIFP Harrobia LHII

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics, Meta Pixel erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.