Bi urtetik behin gertatzen den bezala, aurtengo edizioan ere Harrobia Ikastolak bere kilometroa eskuratu du Korrikan, euskararen aldeko konpromisoa berriz ere agerian utziz. Martxoaren 29an, goizeko 9:50ean, Bilborocken izan zen gure hitzordua, eta bertan Harrobiako komunitateak elkarrekin egin zuen korrika euskararen alde.
Ekimen honek aukera ematen du euskara sustatzeko, erabiltzeko eta bizitzeko, bai hezkuntza komunitatearen barruan bai gizartean oro har.
Bestalde, Harrobiako ikasleek ere modu aktiboan egin dute bat Korrikarekin. Marketin, 3D, Informatika eta Kiroleko zikloetako ikasleek ekimenarekin bat egiten duten argazkiak eta edukiak sortu dituzte, euskararekiko duten atxikimendua eta konpromisoa erakutsiz.
Ekintza hauek guztiek berresten dute Harrobia Ikastola euskara dela, eta bere ikasleak ere euskararen parte aktiboa direla.
