Marketinaren arloan, informazioa funtsezko elementua da erabakiak hartzeko eta estrategiak diseinatzeko. Testuinguru horretan, Marketina eta Publizitatea zikloko bigarren mailako ikasleek marketin-ikerketan erabiltzen diren focus group saioen funtzionamendua ezagutzeko aukera izan dute.
Helburu horrekin, Marketina eta Publizitatea zikloko ikasleak Bilboko Bildarte espaziora joan dira, bertan focus group bilerak nola antolatzen eta garatzen diren zuzenean ikusteko. Saio horien bidez, parte-hartzaileen iritziak, jarrerak eta pertzepzioak jasotzen dira, landa-lanaren bidez informazio kualitatibo baliotsua lortuz.
Bisitan zehar jasotako ezagutzak ikasleek hurrengo erronkan aplikatuko dituzte, ikasgelan lantzen ari diren marketin-proiektuetan ikerketa-tresna hauek modu praktikoan erabiltzeko.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Bildarteko Mariari, bere jardueraren barruko funtzionamendua ezagutzeko aukera eskaini izanagatik.
