Espainian bideojokoen erabiltzaileen %42 emakumeak badira ere, sektoreko sorkuntza eta garapeneko lanpostuen %18,5 baino ez dute betetzen. Desoreka horrek eragin zuzena du rol, pertsonaia eta narrazio sexistak mantentzean, eta agerian uzten du oraindik ere genero-arrakala handia dagoela aisialdi eta entretenimenduaren industriarik handienean.
Egoera honek erakusten du neska eta emakume gazteen parte-hartzea sustatzeko beharra, erreferenteak ikusaraziz, prestakuntza-bideak indartuz eta sektoreak eskaintzen dituen aukerak genero-estereotiporik gabe zabaltzen jarraituz.
