Ikasleen eta Harrobiaren arteko harremanak hobetzeko helburuarekin, aurten ere martxan jarri da Elkarbizitza lantaldea. Taldean parte hartzen dute ikasketaburuak, orientatzaileak eta A21 zein Normalkuntzako ordezkariek; ikasleen aldetik, gela guztietako ordezkariek egiten dute ekarpena.
Saio honetan hainbat gai jorratu dira: ebaluazio-prozesuak, Agenda 21eko proiektuak, Beldur Barik lehiaketaren prestaketa, ekintzailetza, Gabonetako azoka eta komunikazio-tresnen erabilera, besteak beste. Eztabaida horietan genero-ikuspegia modu transbertsalean txertatu da, bizikidetza osasuntsua eta parekidea sustatzeko.
Harrobian uste dugu ikasleen parte-hartzea eta ikuspegi inklusiboa funtsezkoak direla eskola-giro segurua, errespetuzkoa eta berdintasunean oinarritua eraikitzeko.
